Ikastaro honetan Telegram Bot bat sortuko dugu eta Observiumekin batera zerbitzariak monitorizatzeko nola erabili daiteken ikusiko dugu. Lanbide Heziketako ikastetxeetako Azpiegitura digitalen arduradunei eta informatika irakasleei zuzenduriko ikastaroa da
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 5.00 | 26-05-2022 | 09:30 – 14:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Zerbitzu kritikoak monitorizatzeko tresna aurreratuen ezagutza
Edukiak
– Sarrera
– Telegram kanal baten bidez alertak jasotzea
– Sortu bot bat
– Konfiguratu Observium
– Gehitu alerta berri bat
– Telegram bot interaktiboa
– Oinarrizko komando bat sortu
– Jasotako mezuei baldintzaren baten arabera erantzun
– Parametroak onartzen dituzten komandoak
– Inline teklatuarekin erantzun
Metodologia
Aurkezpen teknikoa egin ondoren ikasleek hainbat ariketa burutu beharko dituzte
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
– Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
Linux sistema eragilearekin oinarrizko ezagutza
Python lengoaia ulertzeko gutxieneko gaitasuna
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
– Azpiegitura digitalen arduradunek lehentasuna izango dute.
– Ikastetxe bakoitzeko gehienezko pertsona kopuru baten partehartzea lehenetsiko da.
– Izen-emate ordena kontuan izango da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2022ko maiatzak 23
Ebazpena: 2022ko maiatzak 24, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakutnzan onartua edo baztertua izan den.
Eman izena ikastaro honetan
