Bai irakasleengan bai ikasleengan pentsamendu sortzailea abian jartzea funtsezkoa da ikaskuntza-prozesuak ETHAZI ereduaren beharretara egokitzeko. Sormenezko pentsamendua abiarazteko beharrezko trebetasunak lortzeak, praktika, errepikapena eta baliabideak eskatzen ditu. Ikastaro honek hori guztia eskaintzen du. Esperientzia praktiko erreala lortzen da.

Iraupena: 30.0 ordu
Lekua: Tknika,
Edukiera: 30 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 3.00 27-02-2024 16:00 - 19:00 Presentziala
2 3.00 16-04-2024 16:00 - 19:00 Presentziala
3 3.00 14-05-2024 16:00 - 19:00 Presentziala
4 3.00 25-06-2024 16:00 - 19:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 18.00

Konpetentziak

Pentsamendu sortzailea garatu duten pertsonak aurrea hartzeko gaitasuna dutelako nabarmentzen dira, irudimentsuak direlako, arazoak aukera gisa ikusten dituztelako, hobetzeko aukerei adi daudelako, ideia ugari sortzeko trebetasuna dutelako eta prozesu dibergenteak eta konbergenteak orekatzen dituztelako.

Trebetasun horiek garatzeak entrenamendu planifikatu bat eskatzen du, trebetasun horiek eguneroko funtzionamendu-ohitura bihurtzea ahalbidetzen duena.

Horretarako, entrenamendu-jardueren sekuentzial bat eskaintzen da, helburu orokor hauek lortzeko:

• Fokuak definitzea eta birformulatzea

• Pentsamendu dibergentea abian jartzea. Ideia ugari sortzea.

• Ideiak baloratu, iragazi eta hautatzea.

• Pentsamendu paraleloa martxan jartzea.

Edukiak

Pentsamendu paraleloa garatzeko entrenamendua 

- Pentsatzeko sei kapelak erabiltzeko jarduerak.
- Sekuentziak diseinatzeko eta sortzeko jarduerak.

Sortze-prozesua garatzeko entrenamendua 

- Fokuak identifikatzeko, definitzeko eta birformulatzeko jarduerak.

- Ideiak sortzeko jarduerak.

- Ideiak hautatzeko eta baloratzeko jarduerak.

Metodologia

Entrenamendua 3 fasetan banatuta dago eta astean planteatutako jarduerak egiteko konpromiso pertsonala eskatzen du (ordu eta erdiko dedikazioa).

Fase bakoitzaren hasieran, saio presentzial bat dago. Saio horretan, asteko jarduera gehienak batera prototipoatzen dira, eta dituzten ezaugarri bereziak balioesten dira.

Astero, entrenatzen den pertsonak jarduera pertsonal batzuk egin behar ditu, eta beste batzuk ikasleekin. Era berean, jarduera bakoitzaren bilakaeraren jarraipena egiteko feedbackean parte hartuko du.

Fase bakoitzaren amaieran, parte-hartzaileek ebaluazio pertsonal ez-presentziala egingo dute, eta talde-ebaluazio bat aurrez aurreko saio batean, non gertatutako bilakaera egingo den.

Prozesua amaitzeko, entrenatutako pertsonek aurrez aurreko hedapen-saio bat egiten dute.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin bete.
  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
  • Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea. 


  • Ziklo irakasle taldeen konpetentziak indartzeko, EPA formakuntza desberdinetan parte hartzen duten irakasleek bere ziklo taldeko irakasleei informazioa eta ezagutza transferitzeko konpromezua hartuko dute.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Ikastetxe bakoitzeko Zuzendaritzak, Ikaskuntza Koordinatzailearekin batera, parte hartuko duten irakasleak aukeratuko ditu


Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.