Gaur egun, mekanizazio prozesuen birtualizaziorako hainbat aplikazio daude merkatuan, batzuk, fabrikazio mugimenduak simulatzera mugatzen dira; konplexuagoak diren beste batzuk, mekanizazio denborak optimizatzeko edo erraminten iraupena luzatzeko lagungarriak dira, erabilitako mekanizazio estrategiaren arabera amaierako piezak izan ditzakeen ezaugarriak aurreikusi ditzakete. Fabrikazioaren kudeaketarako sistema horiek, eragiketen une oroko kontrol sistemekin eta ekipo produktiboen egoeraren denbora errealeko egiaztapenarekin uztartuz; prozesu produktiboaren autonomia nabarmen hobetzen dute, beharginekiko menpekotasuna gutxituz. Formakuntzaren ikuspegitik, birtualizazioak ikasleentzako oso lagungarria den programazioaren (kontrolak dibertsifikatuz) goi mailako azterketa bat eskain dezake, balizko erroreak gutxituz eta ikasleen autonomia eta segurtasuna handituz. Formazio jardunaldi honen xedea, mota honetako aplikazioei buruzko ezagutzan sakontzea da; gerora, formakuntza jarraian eta arautuan txertatu ahal izateko. OHARRA: Formaziorako beharrezkoak diren baliabide informatikoak TXORIERRIK eskainiko ditu Bertaratu guztiek NCSIMUL softwareko lizentzia tenporalak eskura izango ditu, honetarako beharrezkoa izango ekipo informatiko pertsonalekin etortzea
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 3,00 | 15-06-2018 | 09:00-12:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
Mekanizatze simulaziorako softwareen erabileraren inguruko ezagutza oinarrizkoak lortzea.
Edukiak
-
KONTZEPTUARI SARRERA
-
LAN INGURUNEA
-
PROIEKTU BATEN SORRERA
3.1 SETUP aren SORRERA
3.2 PROGRAMAREN INPORTAZIOA
3.3 ERRREMINTEN TAULA SORRERA
3.3 MAKINAREN AUKERAKETA
3.4 JATORRIAREN DEFINIZIOA
3.5 PROZESUAREN EGIAZTATZEA
-
SIMULAZIOAREN SORRERA
4.1 SIMULAZIOAREN ANALISIA
4.2 PROZESUAREN HOBETZE PROZESUA
-
4 CAM KONBERTSIOA
5.1 CAM PROCES SORRERA
5.2 MAKINAREN ALDAKETA (zinematika eta cnc control desberdina) ETA PROGRAMA BERRIAREN SORTZEA
Metodologia
Formakuntza prozesua, oinarrizko ezagutzak lortzeko prestaturiko ariketa praktikoen bidez izango da.OHARRA:
-
Formaziorako beharrezkoak diren baliabide informatikoak TXORIERRIK eskainiko ditu
-
Bertaratu guztiek NCSIMUL softwareko lizentzia tenporalak eskura izango ditu, honetarako beharrezkoa izango ekipo informatiko pertsonalekin etortzea
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
- Bertaratuen kalifikaziorik ez da egingo
- Formakuntza jardunaldiaren asebetetze ebaluaketa egingo da
Baldintzak
-
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea eta aurrez mekanizazio prozesuaren ezagutzak izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
-
Izen-emate ordena kontuan izango da.
-
Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2018ko Ekainaren 14a.
Eman izena ikastaro honetan