Serverless paradigmak, zerbitzarien kudeaketaz, eskalagarritasunaz edo azpiegituraren mantentzeaz kezkatu beharrik gabe aplikazioak garatu eta hedatzeko aukera ematen du. Horrela, garatzaileek kodea idaztean jar dezakete arreta eta hodeia gainerakoaz arduratzen da. Ikastaro honetan, serverless ikuspegiaren oinarriak aztertuko ditugu eta aplikazio moderno eta eskalagarrien diseinua ikasiko dugu, AWS zerbitzu esanguratsuenak erabiliz. Lambda funtzioekin lan egingo dugu, HTTP eskaerak API Gateway bidez kudeatuko ditugu, datuak DynamoDBn biltegiratuko ditugu eta fitxategiak S3n gordeko ditugu, guztia serverless arkitektura oso batean integratuta.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4.00 | 12-06-2025 | 09:00 – 13:00 | Online |
2 | 4.00 | 17-06-2025 | 09:00 – 13:00 | Online |
3 | 4.00 | 18-06-2025 | 09:00 – 13:00 | Online |
Ordu ez Presentzialak: 15.00 |
Konpetentziak
Ikastaro honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:
- Serverless teknologien abantailak eta desabantailak ezagutzea
- Serverless aplikazio baten oinarrizko arkitektura ulertzea
- AWS-ren zerbitzuak erabiliz serverless aplikazioa bat garatea
Edukiak
Hona hemen ikastaroaren edukiak:
- Serverless teknologietara sarrera
- Serverless aplikazioen arkitektura
- AWS Lambda
- AWS API Gateway
- AWS DynamoDB
- AWS S3
- AWS Cognito
Metodologia
Ikastaroa hiru online saiotan banatuta dago eta Zoom plataforma erabiliz kudeatuko dira. Gainera, saio horiek grabatu egingo dira eta ikastaroko ikasleen eskura jarriko dira. Aldi berean, ikastaroan pare hartzeko, ikasleek ez dute ordenagailuan softwarerik instalatu beharko, erabiliko diren zerbitzu guztiak AWS Academy-ren bitartez martxan jarriko baitira. Gainera, aplikazioaren garapen eta konfiguraziorako, GitHub Codespaces edo IsardVDI plataformetan oinarritutako lan-eremu birtualak erabiliko dira.
Metodologiaren ikuspegitik, Moodle plataformarekin egingo da lan baliabide teorikoak, ariketak eta formakuntzaren edukiekin lotutako informazio gehigarria eskuragarri izateko. Webinarretako estekak eta grabaketak ere bertara igoko dira.
Era berean, saio bakoitza amaitzean eta hurrengoa hasi baina lehen, azaldutako ezagutzak finkatzeko helburuarekin, galdetegi edo ariketa batzuk osatu beharko dira banaka.
Azkenik, online saioetara joatea derrigorrezkoa izango dela gogoratu behar da, nahiz eta grabaketak ikastaroaren Moodle plataformara igoko diren.
Ebaluazioa
Saio bakoitzaren ondoren, ikasleek lantzen ari diren gaiarekin zerikusia duen ariketa edo galdera-sortaren bat ebatzi beharko dute. Planteatutako ariketa horiek ebaztea nahitaezkoa izango da ikastaroa behar bezala osatzeko, baita webinar-etara konektatzea eta parte hartzea ere.
Formakuntzaren %90era joatea/parte hartzea/egitea nahitaezkoa da ziurtagiria lortzeko.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean informatika eta komunikazioak familiako irakasle izatea beharrezkoa da. Hala ere, ongi etorriak izango dira programazio-kontzeptuak irakasten diren beste familia batzuetako irakasleak edo gai hauetan interesa duten beste irakasleak. Era berean, Interneteko konexio egonkor bat izatea garrantzitsua izango da.
Azkenik, GitHub kontu bat izatea beharrezkoa izango da ere.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:
- Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
- Zentro bakoitzeko gehienez 2 lagunen parte hartzea lehenetsiko da
- Izena emateko ordena
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2025ko ekainaren 9a
Eman izena ikastaro honetan
