Aurtengo 2016/17 kurtsoan, Tolsaldea LHIIk eta  Miguel Altuna GLHBIk burututako SAFETY INTEGRATED Zentruko Berrikuntza Proiektuaren transferentzia ekintza bezala eskeintzen den formakuntza.

Iraupena: 6.00 ordu
Lekua: TKNIKA. Zamalbide auzoa z/g, 20100 Errenteria.
Edukiera: 12 pertsonak
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
14,0001-06-201709:00-13:00Presentziala
22,0001-06-201715:00-17:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Industria-Sistemetako prozesuen segurtasun arauak eta kategoriak ezagutzea; Segurtasun sistemen arkitektura zentralizatuak eta deszentralizatuak ezagutzea eta bakoitzari dagozkion, konfigurazio, kableaketa eta programazioa ezagutzea.

Edukiak

  • Industria mailan, segurtasuneko arautegia  eta kategoriak ezagutzea
  • Errele bidez egindako segurtasun sistemak ezagutzea
  • PLC bidez egindako zentralizatu eta deszentralizatu sistemen arkitekturak ezagutzea.
  • PLC bidez, zentralizatu eta deszentralizatutako sistema batekin, emergentziako geldiketa bat  programatzea
  • PLC bidez, zentralizatu eta deszentralizatutako sistema batekin, maiztasun aldagailuen segurtasuneko maniobra desberdinak programatzea

Metodologia

Formakuntza teoriko - praktikoa izango da.

Oharra: naiz eta formakuntza erderaz izan, Tolsaldea LHIIk eta  Miguel Altuna GLHBIk sortutako dokumentazioa, euskeraz dago.

Ebaluazioa

Formakuntza honetan ez da parte-hartzailearen ezagutza ebaluaziorik egingo, bertaratzen diren pertsonen asistentzia soilik jasoko da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • TIA portaleko oinarrizko ezagutzak izatea
  • Bakoitzak bere portatila ekartzea komeni da, TIA  portal eguneratuta eta  Safety-ko partea instalatuta daukatela.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua aurrikusitako plaza kopurua baina handiagoa bada, aukeraketa bat egingo da ondoko irizpideak jarraituz:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Zentru bakoitzeko pertsona baten partehartzea priorizatuko da.

OHAR GARRANTZITSUAK:

  • Izen-emate azken eguna 2017ko maiatzak 28.
  • Izena eman duten guztiei, onartuta edo ez onartuta dauden emailez informatuko zaie maiatzak 29an.
  • Formakuntzan onartuta daudenak matrikula burutzeko azken eguna: maiatzak 31.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.