Ondorengo ikastaroa Tknika-n garatzen ari garen robot bidezko fabrikazio aditiboko proiektuaren barruan kokatzen da. Bere helburu nagusia da roboten erabilera praktikoa sustatzea, edozein fabrikazio-esparrutan aplikagarriak izan daitezen. Ikastaroa fabrikazio mekaniko familiako irakasleei zuzenduta dago, bereziki soldadura aplikazioak dituzten heziketa-zikloei, hala nola Soldadura eta Galdaragintza eta Eraikuntza Metalikoak zikloei.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 5.00 | 10-06-2025 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
2 | 5.00 | 12-06-2025 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
3 | 5.00 | 17-06-2025 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Soldadura robotarekin lan egiteko gai izatea, robotaren programazio oinarriak ezagutuz.
Robotaren programazio kontzeptuak ezagutu eta programa mota desberdinak egituratzen jakitea.
Aldez aurretik programatutako kasu paraktikoak exekutatzeko gai izatea.
Robota erabiliz, WAAM plasma Eransketa bidezko prozesuaren berezitasun nagusiak eta aplikazio kasu praktiko bat ezagutzea.
Edukiak
1. Robota eta bere ingurunea:
Lan egiteko moduak eta segurtasun-neurriak.
2. Programazio unitatea eta menu nagusia.
3. Robot sistemaren kontzeptu nagusiak:
Erreminta (tool) eta koordenatu sistemak (work object).
4. ABB robotaren RAPID programazioaren oinarri nagusiak.
5. Mugimendu menua eta eragiketak.
6. Programa baten edizioa:
Moduluak, errutinak eta mugimendu-instrukzioak.
7. Instrukzio nagusiak eta datu mota garrantzitsuak.
8. Lehen ariketa praktikoa:
Programa baten edizio osoa eta mugimendu-sekuentzia bat.
9. Soldadurarako instrukzioak eta datuak:
Welddata, seamdata, eta energia iturria (job-ak).
10. Bigarren ariketa praktikoa:
Lehen programa — kordoi zuzena.
11. Mugimendu koordinatuak:
Robotaren eta mahaiaren arteko elkarreragina.
12. Hirugarren ariketa praktikoa:
Tubo eta xafla baten arteko soldadura, ardatz koordenatuak erabiliz.
13. Aditibara aplikazioa eta bere programazioa.
Metodologia
Ikastaroa zati teoriko eta zati praktikoz osatua dago eta gelan eta tailerreko robotean arituko gara.
Baliabide bezela, aurkezpen teorikoz aparte, RobotStudio softwarea erabiliko da lagungarri.
Ebaluazioa
Ikastaroaren ebaluaketarako ondorengo irizpide hauek jarraituko dira:
• %90-eko asistentzia betetzea.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Bereziki Fabrikazio Mekanikako irakasleei zuzendua dago (Mekanizazioa, Soldadura eta galdaragintza, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa eta Metal eraikuntzak zikloak).
Hautaketa irizpideak
– Izena eman dutenen kopurua aurreikusitako plazen kopurua baino handiagoa bada, honako irizpideak jarraituz, pertsonen arteko aukeraketa bat burutuko da:
• Izen emate ordena kontuan hartuko da.
• Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
– Izen-emate azken eguna: 2025ko ekainaren 6a.
– Ekainaren 6ean izena eman duen pertsona orori, e-mail bidez, formazio jarduera honetan onartua izan den edo ez komunikatuko zaio.
• Onartutako pertsonek matrikula egin beharko dute, on line, e-mail horretan bertan aipatutako estekan sartuz.
• Ez onartutako pertsonak itxarote zerrendan egongo dira eta plaza hutsik egotekotan abisatuko zaie.
Eman izena ikastaro honetan
