Aplikazio robotikoetan geroz eta gehiago erabiltzen den ROS middlewareari buruzko formakuntza. Simulaziotik hasi eta ondoren robot errealen gainean praktikak egingo dira.

Iraupena: 30.0 ordu
Lekua: Tknika,
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 4.50 04-05-2023 09:00 – 13:30 Presentziala
2 4.50 08-05-2023 09:00 – 13:30 Presentziala
3 4.00 11-05-2023 09:00 – 13:00 Offline
4 4.50 15-05-2023 09:00 – 13:30 Presentziala
5 4.50 18-05-2023 09:00 – 13:30 Presentziala
6 4.00 19-05-2023 09:00 – 13:00 Offline
7 4.50 22-05-2023 09:00 – 13:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak:  8

Konpetentziak

Ikastaro honetan, Robot Operating System (ROS) middleware-aren inguruko oinarrizko ezagutzak bereganatuko dira: ezaugarri eta abantaila nagusiak, bere arkitektura, aplikazioak, etab. Sarrera gisa oinarrizko teoria eskaini ostean, hainbat ariketa praktiko landuko dira. Ariketa praktiko hauen bitartez, beste gaitasun edo teknologia batzuk ere praktikan jarriko dira; besteak beste, Docker, Gazebo, python, ikusmen artifiziala, inteligentzia artifiziala, etab.

Edukiak

 Teorikoa:

 ROS, oinarrizko kontzeptuen azalpena: ezaugarri eta abantaila nagusiak, arkitektura, aplikazioak, etab.

 Docker, oinarrizko kontzeptuak.

 Gazebo, oinarrizko kontzeptuak.

 Praktikoa:

 Praktiketarako behar diren instalazioak egin (Docker, terminator, Gazebo, etab.).

   ROS nodo publikatzaile eta harpidedunen oinarrizko garapena, datu mota ezberdinak erabiliz. Textu sinplea, tenperatura, kamara imajinak, kolore filtroak, etab.

   Gazeboren gainean hainbat testuinguru eta roboten simulazioa: F1 kotxe baten gidatzea, Jetbot robotaren gidatzea, etab.

  • Jetbot robot fisikoaren gainean hainbat ariketa praktiko garatu.

Metodologia

Bost saio presentzial emango dira, atal teoriko eta praktikoak landuz. Eta bi saio, erabat praktikoak, etxerako lanak egiteko izango dira.

Ebaluazioa

Klase presentzialen %90era etortzea eta proposatutako ariketa praktikoak egitea.

Baldintzak

  •  Euskadiko Lanbide Heziketako irakasle izatea.

  • Linux (Ubuntu) sistema eragiledun ordenagailua ekartzea.

Hautaketa irizpideak

Plaza kopurua baino izen-emate gehiago egon ezkero, ondorengo irizpideen arabera egingo da aukeraketa:

   Elektrizitatea eta elektronika lanbide arloko irakasle izatea.

   Ikastetxe ezberdin bakoitzeko gutxienez plaza bat ematea.

   Izen-emate ordena.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.