Era ludiko batean Python-en programatzen ikasteko balio duen Robot Soccer Kit plataforma robotikoa nola erabili daitekeen azalduko da ikastaro honetan. Hautazko modulurako erabilgarriak izan daitezkeen edukiak eskainiko dira.

Iraupena: 5.5 ordu
Lekua: Tknika, Zamalbide auzoa z/g, 20100 Errenteria
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 5.50 24-11-2025 08:30 – 14:00 Mixtoa
Ordu ez Presentzialak: 5.50

Konpetentziak

Ikastaro honetan ondorengo konpetentziak lortuko dira:

  • Robot Soccer Kit plataforma ezagutzea lortu da.
  • Joku kontroladorearen simulagailua aktibatzeko eta martxan jartzeko gaitasuna lortu da.
  • Irizpideen araberako programazioa egiteko gaitasuna lortu da.
  • Sistema robotikoaren muntaia fisikoa nola egin behar den ikasi da.
  • Joku kontroladorearekin robot errealak agintzeko gaitasuna lortu da.

 

Edukiak

Ikastaro honetan ondorengo edukiak landuko dira:

  • Robot Soccer Kit plataformaren aurkezpen orokorra.

  • Joku kontroladorearen simulazioa: aktibazioa eta martxan jartzea.

  • Programazio irizpideak eta aginduak.

  • Sistema robotikoaren muntaia fisikoa (zelaia, kamara, robotak, zerbitzaria, etab.)

  • Joku kontroladorea robot errealekin: interfaze grafikoaren konfigurazioa, joku arauak eta partiduen arbitrajea.

Metodologia

Mixtoa.

— Aurrez-aurreko plaza kopurua: 20 plaza.

— Online plaza kopurua: mugarik gabe.

Aurrez-aurreko plazadunek, robot errealen gainean ariketak egiteko aukera izango dute. Online daudenek, simulazioan lan egiteko aukera izango dute.

 

Ebaluazioa

Jardunaldiaren orduen %90eko asistentzia betetzea.

 

Baldintzak

  • Euskadiko Lanbide Heziketako irakasle izatea.
  • Ordenagailu propioa ekartzea (windows edo linux).

Hautaketa irizpideak

Aurrez aurrekoan plaza kopurua baino izen-emate gehiago egon ezkero, ondorengo irizpideen arabera egingo da hautaketa:

  • Irakasle bat ikastetxe bakoitzeko. Plazak sobratu ezkero,
    ikastetxe guztiek plaza kopuru orekatu bat izatea bilatuko da.
  • Izen-emate ordena.

 

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.