Jarduera honek  prozesu arduradun berriek  bere ardurak bereganatzea du helburu. Horretarako,  prozesua  era autonomoan kudeatzeko hainbat gaitasun landuko dira.

Iraupena: 10.00 ordu
Lekua: Iurreta
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
14,0030-10-201909:30-13:30Presentziala
24,0006-11-201909:30-13:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 2

Konpetentziak

  • Prozesuaren  nondik norakoa ulertzea.
  • Estrategia prozesuetarako  hedapena ulertzea eta  prozesuaren helburu propioak ezartzea, behar diren adierazleak adostuz.
  • Adierazleak erabakiak hartzeko erabiltzea  (SMART adierazleak).
  • Prozesuen kudeaketarako sistematika ulertzea eta aplikatzea.
  • Kudeatutako prozesuarekiko jabetza bereganatzea: zeregina, lidergoa, talde-lana
  • Talde-lanaren kudeaketa oinarrizko jardueren garrantziaz jabetzea
  • Talde laneko metodologiaren hainbat  tresna identifikatzea.

Edukiak

  • Prozesuen bidezko kudeaketa sistemaren ezaugarriak. 
  • Prozesu baten egitura. 
  • Partaideen prozesuen fitxaren analisia: zeregina, taldea, jarduerak, baliabideak  eta dokumentuak (erregistroak).
  • Estrategiaren hedapena. Prozesuaren helburuak.
  • Adierazleak: zer diren? zertarako? nola aukeratu SMART adierazleak. Neurketa eta segimendua.
  • Kudeaketa Liburua: Atal esanguratsuenak. Gomendioak, zailtasunak eta zalantzak.
  • Pertsonen kudeaketa oinarriak.
  • Talde-lanerako metodologiaren oinarrizko jarduerak eta tresnak.

Metodologia

 Transferentzia ekintzaren edukien garapenerako bertaratze jarduera bat eta proposaturiko materialen garapenarako lan pertsonala.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Jardunaldi presentzialaren ordu kopuruaren %100 eko bertaratzea.
  • Proposaturiko kasuaren lantze, osatze eta entregatze egokia.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxe bateko irakaslea izatea.
  • PKS/SGP edo KSI/SIG kudeaketa sistemetako  prozesu-jabe berria izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.