Pedagogo digitalei zuzendutako prestakuntza saioak.

Iraupena: 15.00 ordu
Lekua: Tknika
Edukiera: 24 pertsonak
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 4,00 19-06-2017 09:30-13:30 Presentziala
2 4,00 22-06-2017 09:30-13:30 Presentziala
3 4,00 26-06-2017 09:30-13:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 3

Konpetentziak

Egunerokotasunean eta ETHAZI testuinguru batetan jarduera digitalak dinamizatzeko saioak izango dira. Gaitasun digitalen marko europearra eta ETAHZI biltegia oinarrian, jarduera digitalak nola garatu eta irakasleei nola proposatu landuko da. Saio presentzialak erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratibo formatoan garatuko dira.

Edukiak

Ondorengo gaiak landuko dira:

  • Gaitasun digitalen markoak eta Ethazi biltegiaren aurkezpena
  • Informazioa miatu, bilatu eta iragaztea
  • Informazioa ebaluatzea
  • Informazioa eta edukiak partekatzea
  • Kanal digitalen bidez kolaboratzea
  • Edukien garapena
  • Datu pertsonalen babesa

Metodologia

Saio presentzial zein lan ez presentziala izango ditu oinarri. Saio presentzialak erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratibo formatoan garatuko dira eta flipped classroom kontzeptuak oinarri, saio presentzial hauen aurretik ikusi beharreko hainbat baliabide jarriko dira eskura.

Ebaluazioa

Feedbackean oinarritutako ebaluazio formatiboa.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeetako batetan PEDAGOGO DIGITAL kargua betetzen egotea edo hurrengo urtean betetzeko erabakia hartuta izatea eta Tknikako pedagogo digitalen sarean parte hartzea.

Hautaketa irizpideak

  • PEDAGOGO DIGITAL kargua esleitua duen irakaslea izatea eta Tknikako pedagogo digitalen sarean parte hartzea.
  • Plazak bete arte, pedagogo digital kargua esleitua duten ikastetxe bakoitzeko pertsona bana ere izango da onartua beti ere ikastetxeko ikaskuntza koordinatzailearen onespena jasoa badu.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.