Ikastaro honen helburua Lanbide Heziketako irakasleak PCR kuantitatiboaren (qPCR) oinarrian eta erabileran trebatzea da, ondoren ikasgelara transferitzeko.qPCRa ohiko PCRaren aldaera bat da, zeinak anplifikazioaren produktua ekoiztu ahala kuantifikatzea ahalbidetzen duen. Ondorioz, eremu ezberdinetan aplikagarritasun handia duen tresna da. Hala nola, diagnostiko klinikoan (gaixotasun infekziosoak, minbiziak, alterazio genetikoak …), ikerkuntzan (adierazpen genikoaren aztermetarako, batez ere) eta industrian (elikagaien segurtasunean, farmazia-industriaren kalitate-kontrolerko, OMGen detekziorako, iruzurra atzemateko…).

Iraupena: 25.00 ordu
Lekua: TKNIKAko Biologia Molekularreko laborategia
Edukiera: 8 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
13,5002-11-202016:00-19:30Presentziala
23,5004-11-202016:00-19:30Presentziala
33,5009-11-202016:00-19:30Presentziala
43,5011-11-202016:00-19:30Presentziala
53,7516-11-202016:00-19:45Presentziala
63,7518-11-202016:00-19:45Presentziala
73,5023-11-202016:00-19:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Gaitasun orokorra:
  • Lanbide Heziketako irakasleak qPCR teknikaren erabileran trebatzea, ezagutza hau ikasgelara transferitzeko.
Gaitasun espezifikoak:
  • qPCR teknikaren funtsa ezagutzea
  • Anplifikazio-produktuak kuantifikatzeko hasle eta zundak diseinatzea
  • Lortutako emaitzak aztertzeko metodo egokiak aplikatzea

Edukiak

  • PCRaren oinarriak
  • qPCRaren oinarriak
  • qPCR entseguen diseinua
    • Intereseko geneen hautaketa
    • Sekuentzien bilaketa
    • Hasle eta zunden diseinua
    • Erreplika eta kontrolen hautaketa
  • QPCR entseguen optimizazioa
    • Eraztuntze tenperatura
    • Hasle eta zunden kontzentrazioa
    • Melting Curve-aren analisia
  •  Escherichia coli-ren detekzio eta kuantifizioa edateko uratan

Metodologia


  • Ikastaroa bere osotasunean modu presentzialean burutuko da. 
  • Lehenengo zatian, PCR teknikaren alde teorikoa landuko da. 
  • Bigarren zatia praktikoa izango da. Bertan Escherichia coli-ren detekzio eta kuantifikaziorako beharrezko saiakera esperimentalak diseinatu eta aurrera eamateko beharrezko pausuak landuko dira. Honetarako, alde batetik, datu-base zientifikoak eta on-line baliabide ezberdinak erabiliko dira, eta bestetik,Tknikako biologia molekularreko laborategiak eskaintzen dituen baliabide teknikoak.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea KIMIKA EDO OSASUNGINTZA alorrean.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.