Euskadin oso ohikoak diren hiru enpresa mota hartu eta arratsalde bakoitzean bat aztertuko da zibersegurtasunaren aldetik. Jardunaldiak oso modu praktikoan bideratu ditugu, eginez ikasteko helburuari jarraituz.

Iraupena: 15.0 ordu
Lekua: Online,
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 5.00 07-03-2022 14:30 - 19:30 Presentziala
2 5.00 08-03-2022 14:30 - 19:30 Presentziala
3 5.00 09-03-2022 14:30 - 19:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Enpresa antolamendu ezagutza orokorrak.

Sare ezagutza orokorrak.

Segurtasun ezagutza orokorrak.

Edukiak

  • 1. Eguna: Makina herramienta motako makinaria duen, eta produktu ezbedinak ekoizten dituen enpresa baten jarduna aztertuko da. Ingurunearen deskripzioatik hasita partehartzaileek konponbide ezberdinak proposatuko dituzte. Jardunaldian zehar irakasleak galdera, erronka eta kasuistika ezberdinak aurkeztuko ditu, hauek landu eta segurtasun eredu egokiena topatzen saiatuko dira.



  • 2. Eguna: Bigarren egunean teknologia fotoboltaikoaren bidez energia elektrikoa sortzen duen planta bat landuko da. Barne deskribapenaren ondoren, partehartzaileek aztertu egin beharko dute eta inguruneari buruzko galdera, erronka eta konponbideak topatu beharko dituzte segurtasun maila egokiak lortu bitartean.



  • 3. Eguna: Azken jardunaldian automoziarekin zerikusia duen kasu bat aztertuko da, non JIT/JIS metodoak jarraitzen dituzten, horrek dakartzan ezaugarri berezitasunaz. Enpresaren deskribapena egin eta nola babestu landuko da, geldialdi eta martxan jartze denborak oso txikiak diren inguruneetan, denbora hauek produkzio metodoetan izan dezaketen eragin handia kontutan hartuz.

Metodologia

Eszenario ezberdinak banaka edo taldeka landuko dira, horretarako planteatutako diren galdera, erronka eta konponbideak modu praktikoan garatuz.

Ebaluazioa

Ez da ebaluaketarik izango.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.