IoT sistemak diseinatu eta inplementatzeko orduan, zerbitzua emango den eremuaren arabera, irismen laburreko protokoloak erabiltzea da ohikoena, hala nola WiFi, Bluetooth edo Zigbee, baina protokolo horiek ez dira egokiak hedapen handiei estaldura eman nahi badiegu, eta horretarako LoRa bezalako protokoloak aukeratu behar ditugu. Hala ere, gaur egun eskuragarri ditugun telefoniak sareak erabiltzea beste aukera bat da, Narrow Band IoT protokoloa erabiliz. Ikastaro labur honetan, protokolo honen abantailak eta desabantailak azalduko ditugu, eta ariketa bat egingo dugu sentsore baten datuak hodeiko IoT plataforma batera bidaltzeko NB-IoT bidez.

Iraupena: 5.0 ordu
Lekua: Tknika
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 5.00 21-06-2024 09:00 – 14:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Prestakuntza honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:

  • NB-IoT protokoloaren abantailak eta desabantailak zein diren jakitea
  • Arduino bat programatzea hainbat sentsoreren datuak jaso ditzan
  • Sentsoreen informazioa NB-IoT plataforma baten bidez bidaltzea
  • Thingsboard IoT plataforman jasotako informazioa bistaratzea

Edukiak

Hona hemen ikastaroaren edukiak:

  • NB-IoT estandarrera sarrera
  • Kasu praktikoaren garapena
    • Arduino MKR 1500 plaka eta Arduino IDEa
    • MQTT eta HiveMQ broker publikoa
    • Sentsoreak
    • Node-RED
    • Thingsboard

Metodologia

Ikastaroa presentziala izango da, oso praktikoa, eta planteatutako erabilera-kasua garatzera bideratuta egongo da. Horretarako, ikasleek, 3 pertsonako taldeetan, proposatutako ariketa osatzeko beharrezko materiala izango dute. Beraz, talde bakoitzak honako elementua hauek izango ditu:

  • Arduino MKR NB 1500 bat
  • Sentsore sorta bat (DHT11, Ultrasoinuak, lur-hezetasuna…)
  • Vodafone-eko Fast Track plataformara sarbidea duen NB-IoT SIM txartel bat

Kasu praktikoa irakasleek gidatuko dute, baina ikasleek ikastaroa garatu ahala osatu beharko dute, eta, azkenean, sentsoreen informazioa hodeiko IoT plataforma batean bistaratzearen helburua lortuko da.

Baliabide teorikoak, deskarga-estekak eta prestakuntzaren edukiekin lotutako informazio gehigarria eskuratzeko Moodle plataforma erabiliko da.

Ebaluazioa

Ikastaroa, duen iraupen laburraren ondorioz, ez da ofizialki ziurtatuko, baina Tknikaren ebaluazio-irizpide ofizialen arabera ebaluatuko da, hau da, ikastaroko orduen %90a betetzea nahitaezkoa izango da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean Elektrizitate eta elektronika edo Informatika eta komunikazio familiako irakaslea izatea.
  • Windows, Linux edo macOS erabiltzen duen ordenagailu bat izatea.
  • Arduino plataformari buruzko gutxieneko ezagutza izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:

  • Elektrizitate eta elektronika familiako irakasleek lehentasuna izango dute
  • Ikastetxe bakoitzeko lagun baten parte hartzea lehenetsiko da
  • Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.