Jardunaldi honen helburua ikastetxeetako nazioartekotze arduradun berriei nazioartekotzean oinarrizko formakuntza bat ematea da.
Iraupena:
4.00 ordu
Lekua:
TKNIKA
Edukiera:
50 pertsonak
Hizkuntza
Elebiduna: Euskara, Gaztelania
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4,50 | 28-10-2019 | 09:00-13:30 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
- EAE-ko LH testuinguruan nazioartekotzea ulertzea.
- Ikastetxearen nazioartekotzearekin erlazionatutako erronkei aurre egiteko erantzun behar diren galdera gakoak zeintzuk diren aurkitzea
- Erasmus+ programaren egitura orokorra ezagutzea.
- Tknikako nazioartekotze arloa eta eskeintzen duen zerbitzua ezagutzea.
Edukiak
EAE-ko LH testuinguruan nazioartekotzea.Ikastetxearen nazioartekotzearekin erlazionatutako erronkak
Erasmus+ programaren egitura orokorra.
Tknikako nazioartekotze arloa eta eskeintzen duen zerbitzua.
Metodologia
Modalitate presentziala.
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:- LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
- Gaian esperientziarik ez dutenek lehentasuna izango dute.
- Ikastetxeetako nazioartekotze arduradunek lehentasuna izango dute.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2019ko urriaren 21a.
- Ebazpena: 2019ko urriaren 22an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan
onartua edo baztertua izan den.
- Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datua guztiak osatuz).
- Matrikulazio epea: 2019 ko urriarenaren24a.
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.