Mobile Industrial Robots-en Jardunaldi Teknikoa
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4.00 | 10-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Presentziala |
2 | 2.00 | 10-06-2024 | 14:30 – 16:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
- Segurtasun araudia eta robotak eskaintzen dituen segurtasun funtzioen konfigurazioa ezagutu.
- Robot mugikorrekin eremu berrietako mapak sortzen ikasi.
- Robot mugikorren programazioa landu: misioak programatu, karroen bilketak eta karga-postu eta markagailuak kudeatzeko programazioak landu.
- Flota kudeatzaile softwarea ezagutu.
- Robot mugikorrek inguruko periferikoekin izan ditzaketen komunikazioak eta elkarrekintzak landu.
- Robot mugikorren oinarrizko mantenua landu.
Edukiak
- Segurtasuna: araudia eta segurtasun funtzioen ezarpenak. Ariketa praktikoa.
- Lan eremua: nabigazio mapen definizioa.
- MiR programazioa. Ariketa praktikoak.
- Misioak.
- Karroen bilketa.
- Karga-postua eta markagailuak.
- Hainbat AMR-rentzako flota kudeatzailea.
- Periferikoekin komunikazioa. Ariketa praktikoak.
- Arazoen erresoluzioa eta oinarrizko mantenua.
Metodologia
Aurrez-aurreko saio bat, bere atal teoriko eta praktikoarekin.
Ebaluazioa
Formakuntzaren orduen %90eko asistentzia betetzea eta proposatutako ariketa praktikoak burutzea.
Baldintzak
- Euskadiko Lanbide Heziketako irakasle izatea.
- Ordenagailu propioa ekartzea.
Hautaketa irizpideak
Plaza kopurua baino izen-emate gehiago egon ezkero, ondorengo irizpideen arabera egingo da hautaketa:
- Bi irakasle ikastetxe bakoitzeko. Plazak soberan egon ezkero, ikastetxeko irakasle kopurua handituko litzateke.
- Izen-emate ordena.
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2024ko Maiatzak 31.
Plazen ebazpena: 2024ko Ekainak 4.
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.