Ikastaro honen helburu nagusia, ikasgelan errealitate hedatuan oinarritutako teknologia berrien erabilera sustatzea da. Merkatuan dauden hardware eta softwareak ezagutuko ditugu, egunerokotasunean gelan erabili ahal izateko eta erronketan edukiak txertatzen joateko.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4.00 | 12-06-2024 | 09:30 – 13:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 12.00 |
Konpetentziak
Teknologia berriak ezagutu eta gelan aplikatzeko motibazioa izatea.
Edukiak
1.-Sarrera: Errealitate hedatua
2.- Merkatuan dauden hardwareak
3.- Biozientzietako lanbide arloetan dauden softwareak
4.- 360º irudietan oinarritutako eduki interaktiboak sortzea
5.- Adimen artifiziala erabiliaz ingurune elkarreragileak eta birtualak sortzea
Metodologia
Ikastaroa erdi presentziala izango da: Bi saio on line eta saio presentzial praktiko bat.
Ikastaroaren ikus-entzunezko edukia moodle plataforman egongo da eskuragarri, eta, atal bakoitzaren ondoren, ikasleek galdera-sorta batzuk bete beharko dituzte.
Ikastaroak, hiru eguneko iraupena izango du, eta prestakuntza aldia bukatutakoan, ikasleek lan praktiko bat aurkeztu beharko dute ikasitakoa aplikatuz.
Ebaluazioa
Formakuntzaren %90eko asistentzia/parte-hartzea/gauzatzea.
Formakuntza honetan ezarritako gaitasunak garatzea.
Formakuntza bukaeran aurkeztutako lan praktikoa gainditzea.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
-
Izen-emate ordena kontuan izango da.
-
Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen emate epea: 2024ko ekainaren 2a
Ebazpena: 2024ko ekainaren 3an, izena eman duen pertsonari emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
-
Onartua izan den pertsona zuzenean matrikulatuta egongo da.
-
Ikastaroan parte hartu ezin izanez gero denborarekin abisatu beharko da.
Eman izena ikastaro honetan
