Kurtsoaren helburua da Euskal Autonomi Erkidegoko LH zentroen irakaslegoa “KA2 Strategic Partnership” Europear proiektuak egin eta garatzeko formakuntza eskaintzea.

Iraupena: 15.00 ordu
Lekua: Iurreta, Bizkaia
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
13,0004-10-201815:30-18:30Presentziala
23,0008-10-201815:30-18:30Presentziala
33,0015-10-201815:30-18:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 6

Konpetentziak

 
  • 2014-2020 urte aldirako Erasmus + Programaren Ekintza nagusi mota desberdinak identifikatzen ditu.

  • Europako Esparru Markoaren Gaitasun maila desberdinak identifikatzen ditu zentroaren ezaugarrien arabera.

  • Proiektuaren proposamenaren arrakasta potentziala ebaluatu du, programaren ebaluazio irizpideen arabera.

  • Proiektuaren proposamena programaren lehentasunezko gaietara egokitu du.

  • Berrikuntza proiektuaren egitura orokorra identifikatzen du.

  • Aplikazioaren inprimakiaren atal desberdinak bereizten ditu.

  • Produkzio intelektual koherenteak diseinatzen ditu.

Edukiak

 

Esparru orokorra:

  • Erasmus + programa;

  • Europako Kualifikazioen Esparrua;

  • Europako proiektuen ebaluazio irizpideak.

  • Erasmus + lehentasunezko gaiak;

  • Proiektuen egitura orokorra.

Proiektuaren aurkezpena; lehenengo zatia:

  • Erakundearen deskribapena

  • Proiektuaren egitura orokorraren definizioa

  • Eskaera inprimakiaren atal ezberdinak

  • Produktu intelektualak

Proiektuaren aurkezpena; bigarren zatia:

  • Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa

  • Komunikazio kudeaketa

  • Kalitatearen kudeaketa

  • Aurrekontua eta denboralizazioa

  • Mobility tool

Metodologia

 
  • Ikastaro erdipresentziala. 15 ordu (9 presentzialak + 6 ez-presentzialak)

  • Lankidetza aktibo metodologia

Ebaluazioa

Ziurtagiria lortzeko beharrezkoa da:-

  • Prestakuntzako orduen % 90a betetzea.

  • Prestakuntzaren zeregin guztiak entregatzea.

Baldintzak

    • Kurtsoan eskaera egiten duen pertsonak EAE, Nafar Erkidegoko edo Euskal Iparraldeko (Frantzia) LH-ko zentroetako irakaslea izan behar du.

    • Ingelera maila ona izatea gomendatzen da (ahozkoa eta idatzia).

    OHARRA: Formakuntza osatzen duten ikastetxeek lehentasuna izango dute Erasmus+ eko 2019ko deialdian proiektuak aurkezteko aholkularitza jasotzeko.


Hautaketa irizpideak


Onarpenaren ebazpena honako irizpide hauek kontuan hartuta egingo da:

  • Izen-ematearen ordena kontutan hartuko da.

  • Gehienez ikastetxeko  bi pertsona onartuko dira

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.