Beren jarduerak legalizatzeko zer tramite bete behar ditu negutegi batek, ukuilu batek edota gaztategi batek? Zer ate jo behar dira eta zein baldintza bete? Biotknifish proiektuaren legalizazio prozedura oinarri hartuta, kurtso trinko honetan galdera horiei erantzun zuzenak ematen saiatuko gara, hainbat adibide praktiko landuz.

Iraupena: 3.00 ordu
Lekua: Iurreta LHI, gela urdina
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
13,0013-12-201816:00-19:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Kurtso honetako helburu nagusia da irakasleak formatzea, gai izan daitezen elikadura arloko ekintzaile berriei aholkularitza egokia emateko. Izan ere, enpresa bat sortzeak baliabide eta esfortzu handiak eskatzen dituenez, komeni da hasieratik Administrazioekiko harreman ahalik eta zuzenena izatea, ziurtatzeko ekintzaileen proposamenek lortuko dituztela beharrezkoak diren bedeinkapen eta baimen guztiak.

Edukiak

Jarduera-baimena eskatzeko urratsak:

  • Temporalizazioa
  • Proiektua zehaztea
  • Memoria idaztea
    • Egitasmoaren xehetasunak
    • Lan prozedurak
    • Araudia betetzeko baldintzak
    • Trazabilitatea eta osasuna
  • Administraziotan eskaera egitea
  • Administrazio kanpoko baimenak / itunak

Metodologia

  • Aurkezpen magistrala (45')
  • Taldeka kasu praktikoak lantzea (60')
  • Ikasitakoak amankomunean jartzea (45')
  • Ikasgaiaren laburpena, galderak eta eskaerak (30')

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Nekazaritza, akuakultura eta elikagai industria eskolatako irakasleen partehartzea lehenetsiko da, nahiz eta kurtsoa irekita dagoen interesa duen orori.
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.