Prestakuntza horretan, laser eskaner baten erabileraren oinarrizko kontzeptuak azalduko dira, Leicaren softwareetan lortutako datuak hartuz eta tratatuz. Hainbat erabileratarako erabil daitezkeen aplikazioak ere azalduko dira. Leica enpresako profesional batek emango du prestakuntza.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 3.50 | 06-05-2025 | 15:30 - 19:00 | Presentziala |
2 | 3.50 | 07-05-2025 | 15:30 - 19:00 | Presentziala |
3 | 3.00 | 08-05-2025 | 15:30 - 18:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Gaitasun orokorra:
Lanbide heziketako irakasleak laser eskanerra erabiltzen trebatzea, ikasgelara transferitzeko.
Gaitasun espezifikoa:
Laser eskaner batekin datuak hartzen ikastea.
Laser eskanerrarekin bulegoan hartutako datuak prozesatzen ikastea, hainbat software erabiliz.
Edukiak
Laser eskarraren kontzeptu teorikoak:
Hardware: ekipo motak, zehaztapenak, etab.
Software: Software desberdinak.
Aplikazioak: Arkitektura, topografia, ondarea, industria, basogintza
Datuak landan hartzea:
Datuak hartzea laser eskanerrarekin: lan fluxua kanpoko eta barruko datuak hartzean.
Georreferentziaziorako eremuko prozesua.
Puntu-hodeia prozesatzea bulegoan:
Cyclone: Hodeiak erregistratzeko softwarea.
Emaitzak argitaratzea.
Cloudwrx AUTOCADerako eta Reviterako.
3DReshaper: gainazalak sortzea. 3D ikuskapenak. Bertikaltasun analisia.
Metodologia
Ikastaroak aurrez aurreko hiru saio ditu:
Laser eskanerra erabiltzeko saio bat.
Dagokion softwarea erabiltzeko bi saio.
Ebaluazioa
Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontan:
Prestakuntza-orduen %90 betetzea
Proposatutako jarduerak lehenengo saioan egitea
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren bateko irakasle izatea.
Formakuntza saiora bakoitzak bere ordenagailua eraman beharko du.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, hautaketa irizpide hauek kontuan hartuta egingo da:
Izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan.
Ikastetxe bakoitzeko pertsona batek parte hartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2025ko apirilaren 29a.
Ebazpena: 2025ko apirilaren 30ean, posta elektroniko bidez jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzara onartu edo baztertua izan den.
Onartua izan den pertsona zuzenean matrikulatuko da.
Onartuatako pertsonek beharrezko softwareak instalatzeko gida bat jasoko dute, formakuntza eguna aurretik dena prest edukitzeko.
Eman izena ikastaro honetan
