Biozientzien eta Jasangarritasunaren arloak antolatutako ikastaro-tailerra, Gipuzkoako itxaropenaren telefonoarekin lankidetzan, eguneroko bizikidetzarako, adimen emozionalerako eta autozainketaren kudeaketarako tresnak lantzeko, bai eta Lanbide Heziketako irakasleentzako gatazkak konpontzeko ere.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 3.00 | 26-09-2023 | 15:30 – 18:30 | Presentziala |
2 | 3.50 | 27-09-2023 | 15:30 – 19:00 | Presentziala |
3 | 3.50 | 28-09-2023 | 15:30 – 19:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
·
Adimen emozionalaren berezko garapena.
·
Adimen emozionaleko oinarrizko gaitasunak,
eguneroko hezkuntza-testuinguruari aplikatuta.
·
Laneko estresaren kausak eta ondorioak
identifikatzea.
·
LHko irakasleen ongizate emozionala hobetzea.
Edukiak
Adimen emozionala eta hezkuntza emozionala:
kontzeptuak eta oinarriak.
2.
Adimen emozionalaren oinarrizko gaitasunak
2.1. Emozioen
kontzientzia: zer gertatzen zait eta zer gertatzen zaizu?
·
Gainerako pertsonen emozioak identifikatzea eta
horietaz jabetzea.
2.2. Autonomia
emozionala: nola egiten dut konfiantza izateko eta ondo sentitzeko?
2.3. Gizarte-trebetasunak:
nola erlazionatzen naiz besteekin?
2.4. Bizitzarako
eta norberaren ongizaterako trebetasunak.
3.
Irakaslearen estresa murrizteko estrategiak eta
teknikak.
4.
Gatazka, ikuspegi eraikitzailetik.
Metodologia
Saioak teorikoak eta praktikoak izango dira. Bertan, deskribatutako edukiak landuko dira, beharrezko baliabideak eskainiz.
Ebaluazioa
Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
·
Prestakuntzako orduak betetzea, aurrez aurreko
saioetan parte hartuz.
Baldintzak
EAEko edozein espezialitatetako Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, hautaketa irizpide hauek kontuan hartuta egingo da:
· Inskripzioaren hurrenkera hartuko da kontuan.
· Lehentasuna emango zaio ikastetxe bakoitzeko pertsona batek parte hartzeari.
Izen-emate datak eta informazioa
·
Izena
emateko azken eguna: 2023ko irailaren 21a.
·
Ebazpena:
2023ko irailaren 22an posta elektronikoz jakinaraziko zaio izena eman duen
pertsonari prestakuntzan onartua edo baztertua izan den.
o
Onartu den pertsona zuzenean matrikulatuko da.
Eman izena ikastaro honetan
