Lanbide Heziketako ikastetxeen Prozesu bidezko Kudeaketa Sistemaren barne auditoretzak egiteko behar diren gaitasunak garatzera bideratua dagoen transferentzia jarduera.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4.50 | 27-02-2025 | 09:00 - 13:30 | Presentziala |
2 | 4.50 | 13-03-2025 | 09:00 - 13:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 4.00 |
Konpetentziak
Auditoriaren helburuak ezagutzea
Auditorietan erabilitako terminologia ezagutzea
Auditoriaren sekuentziaren etapak identifikatzea
Auditoriak planifikatzea.
Auditorian informazioa lortzeko teknikak ezagutzea.
Auditoriaren emaitzak eta ondorioak jasotzeko dokumentazioa egitea.
Ikastetxearen prozesu/jarduera errealak auditatzea.
Adimen artifiziala erabiltzea auditoriaren atalak lantzeko.
Ez adostasunak eta beste hobekuntza aukerak lantzea.
Edukiak
Auditorian erabilitako terminologia.
Auditoriaren sekuentzia.
Auditoria plana
Adimen artifiziala erabiltzea auditoria garatzeko.
Auditorearen profila. Auditoria garaiko jokabidea
informazioa lortzeko teknikak: galdera krekiak check-listak eta Auditoria Hariak
Prozesu edo jarduera erreala auditatzeko irizpideak eta teknikak: aurreko informazioa, gidoia/check-lista prestatzea, aurkikuntzak identifikatzea eta sailkatzea
Adimen Artifizialarekiko-elkarrizketak (Prompt) egokiak egitea ( Chat GPT, Gemini, Claude,...)
Ez adostasun, obserbazioen eta Hobekuntza Arloen erredakziorako irizpideak eta gomendioak
Auditoría txostena
Zuzendaritzari komunikazioa.
Auditoriaren emaitzak kudeatzea
Metodologia
Transferentzia ekintzaren edukien garapenerako bertaratze jarduerak eta proposaturiko materialen garapenarako lan pertsonala.
HIZKUNTZA: elebiduna (euskeraz eta gazteleraz)
Ebaluazioa
Transferentzia jardueraren kalifikazioa GAI / EZ GAI izango da eta kalifikazio baikor bat lortzeko erabiliko diren irizpideak honako hauek dira:
Jardunaldi presentzialaren ordu kopuruaren %100 eko bertaratzea.
Proposaturiko kasuaren lantze, osatze eta entregatze egokia egitea.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Kudeaketa sistema arduraduna, kalitate arduraduna edo prozesu arduraduna izatea
ISO 9001 arauari buruzko ezagupena izatea
2024-2025 ikasturtean ikastetxearen barne auditoretzan parte hartzeko konpromisoa.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
Izen-emate ordena kontuan izango da.
Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2025ko otsailaren 25a.
Ebazpena: 2025eko otsailaren 26an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
Matrikulazio epea: 2025ko otsailaren 26a
Eman izena ikastaro honetan
