Lanbide Heziketako ikastetxeen Prozesu bidezko Kudeaketa Sistemaren barne auditoretzak egiteko behar diren gaitasunak garatzera bideratua dagoen transferentzia jarduera.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4.50 | 14-11-2024 | 09:00 – 13:30 | Presentziala |
| 2 | 4.50 | 05-12-2024 | 09:00 – 13:30 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 4.00 |
Konpetentziak
-
Auditoriaren helburuak ezagutzea
-
Auditorietan erabilitako terminologia ezagutzea
-
Auditoriaren sekuentziaren etapak identifikatzea
-
Auditoriak planifikatzea.
-
Auditorian informazioa lortzeko teknikak ezagutzea.
-
Auditoriaren emaitzak eta ondorioak jasotzeko dokumentazioa egitea.
-
Ikastetxearen prozesu/jarduera errealak auditatzea.
-
Adimen artifiziala erabiltzea auditoriaren atalak lantzeko.
-
Ez adostasunak eta beste hobekuntza aukerak lantzea.
Edukiak
-
Auditorian erabilitako terminologia.
-
Auditoriaren sekuentzia.
-
Auditoria plana
-
Adimen artifiziala erabiltzea auditoria garatzeko.
-
Auditorearen profila. Auditoria garaiko jokabidea
-
informazioa lortzeko teknikak: galdera krekiak check-listak eta Auditoria Hariak
-
Prozesu edo jarduera erreala auditatzeko irizpideak eta teknikak: aurreko informazioa, gidoia/check-lista prestatzea, aurkikuntzak identifikatzea eta sailkatzea
-
Adimen Artifizialarekiko-elkarrizketak (Prompt) egokiak egitea ( Chat GPT, Gemini, Claude,…)
-
Ez adostasun, obserbazioen eta Hobekuntza Arloen erredakziorako irizpideak eta gomendioak
-
Auditoría txostena
-
Zuzendaritzari komunikazioa.
-
Auditoriaren emaitzak kudeatzea
Metodologia
Transferentzia ekintzaren edukien garapenerako bertaratze jarduerak eta proposaturiko materialen garapenarako lan pertsonala.
HIZKUNTZA: elebiduna (euskeraz eta gazteleraz)
Ebaluazioa
Transferentzia jardueraren kalifikazioa GAI / EZ GAI izango da eta kalifikazio baikor bat lortzeko erabiliko diren irizpideak honako hauek dira:
-
Jardunaldi presentzialaren ordu kopuruaren %100 eko bertaratzea.
-
Proposaturiko kasuaren lantze, osatze eta entregatze egokia egitea.
Baldintzak
-
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
-
Kudeaketa sistema arduraduna, kalitate arduraduna edo prozesu arduraduna izatea
-
ISO 9001 arauari buruzko ezagupena izatea
-
2024-2025 ikasturtean ikastetxearen barne auditoretzan parte hartzeko konpromisoa.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
-
Izen-emate ordena kontuan izango da.
-
Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
-
Izen-emate epea: 2024ko azaroaren 07a.
-
Ebazpena: 2024eko azaroaren 8an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
-
Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
-
Matrikulazio epea: 2024ko azaroaren 12a
Eman izena ikastaro honetan