Gaur egun, Docker erabiliz, container pare bat martxan jartzea oso erraza da. Baina zer gertatzen da hamarnaka container altxa behar ditugunean? Edo etengabeko eskuragarritasuna behar badugu? Ikastaro honetan, Docker-en inguruko aurreko ikastaroaren jarraipena dena, gure Kubernetes kluster propioa nola hedatzen dugun eta bertan gure container bidezko aplikazioak nola altxatzen ditugun ikusiko dugu.

Iraupena: 18.0 ordu
Lekua: Online
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 4.00 04-11-2025 09:00 – 13:00 Online
2 4.00 11-11-2025 09:00 – 13:00 Online
3 4.00 18-11-2025 09:00 – 13:00 Online
4 4.00 25-11-2025 09:00 – 13:00 Online
Ordu ez Presentzialak: 2.00

Konpetentziak

Ikastaro honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:

  • Kubernetes-en oinarriak ezagutzea
  • Kubernetes kluster bat makina bakarrean edo nodo desberdinetan eraikitzea
  • Docker containerrak kluster batean hedatzea
  • Containerren hedapena eskalatzea

Edukiak

Hona hemen ikastaroaren edukiak:

  • Kubernetes-era sarrera
  • Cluster bat sortzen
    • kubadm
    • minikube
  • Kubectl-ren oinarrizko erabilera
  • Pod-ak
  • Kubernetes-en baliabideak
  • HPA (Horizontal Pod Autoscaling)

Metodologia

Ikastaroa lau online saiotan banatuta dago eta Zoom plataforma erabiliz kudeatuko dira. Gainera, saio horiek grabatu egingo dira eta ikastaroko ikasleen eskura jarriko dira. Aldi berean, ikastaroan pare hartzeko, ikasleek ez dute ordenagailuan softwarerik instalatu beharko, Tknikan dagoen Isard VDI plataforma erabiliko baita. Zerbitzu honi esker, ikasle bakoitzaren lan-eremua mahaingain birtual bat izango da.

Bestalde, Moodle plataformarekin egingo da lan baliabide teorikoak eta formakuntzaren edukiekin lotutako informazio gehigarria eskuragarri izateko. Webinarretako estekak eta grabaketak ere bertara igoko dira.

Era berean, saio bakoitza amaitzean eta hurrengoa hasi baina lehen, azaldutako ezagutzak finkatzeko helburuarekin, galdetegi edo ariketa batzuk osatu beharko dira banaka.

Azkenik, online saioetara joatea derrigorrezkoa izango dela gogoratu behar da, nahiz eta grabaketak ikastaroaren Moodle plataformara igoko diren.

Ebaluazioa

Saio bakoitzaren ondoren, ikasleek lantzen ari diren gaiarekin zerikusia duen ariketa edo galdera-sortaren bat ebatzi beharko dute. Planteatutako ariketa horiek ebaztea nahitaezkoa izango da ikastaroa behar bezala osatzeko, baita webinar-etara konektatzea eta parte hartzea ere.

Formakuntzaren %90era joatea/parte hartzea/egitea nahitaezkoa da ziurtagiria lortzeko.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean informatika eta komunikazioak familiako irakasle izatea.

Era berean, honako aurre-ezagutzak izatea beharrezkoa da ere:

  • Containerretan oinarritutako birtualizazio-sistemak (Docker)
  • Linux terminala (bash)

Azkenik, interneteko konexio egonkor bat izatea eta, ahal bada, online klaseak erosoago jarraitzeko bi monitore edukitzea garrantzitsua izango da ere.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:

  • Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
  • Ahalik eta ikastetxe gehienek parte hartzea lehenetsiko da
  • Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.