Elikagaietako azukreak kromatografia ionikoaren eta, kit entzimatiko batekin, UV espektrofotometriaren bidez analizatzeko ikastaro teoriko-praktikoa, kalitate-kontrolera, prozesuak azterketara eta elikagaiak egiaztapenera aplikatuta.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 2.00 | 24-02-2026 | 15:30 – 17:30 | Online |
| 2 | 4.00 | 03-03-2026 | 16:00 – 20:00 | Presentziala |
| 3 | 2.00 | 05-03-2026 | 15:30 – 17:30 | Online |
| 4 | 4.00 | 10-03-2026 | 16:00 – 20:00 | Presentziala |
| 5 | 1.00 | 12-03-2026 | 15:30 – 16:30 | Online |
| Ordu ez Presentzialak: 7.00 |
Konpetentziak
Gaitasun orokorra:
Lanbide Heziketako irakasleak gaitzea kromatografia ionikoan eta UVko espektrofotometrian, elikagaietako azukreak analizatzeko eta ezagutza hau ikasgelara transferitzeko.
Gaitasun espezifikoak:
-
Elikagaien azukreen analisian, kromatografia ionikoaren funtzionamendu-printzipioak eta haren berezitasunak ulertu.
-
UV espektrofotometria bidez laktosa zehazteko metodo entzimatiko baten oinarria ezagutu eta interpretatu.
-
Laborategian azukreen eta laktosaren analisiak egiteko behar diren materiala, erreaktiboak, patroiak eta laginak behar bezala prestatu.
-
Ekipo analitikoak (kromatografo ionikoa eta UV-ikusgai espektrofotometroa) modu seguru eta egokian maneiatu, nekazaritza-elikagaien eremuan laborategiko jardunbide egokiak aplikatuz.
-
Azukreen zehaztapen kuantitatiboa egin kromatografia ionikoaren bidez, kalibrazioa, laginen analisia eta metodoaren kalitate-kontrola barne.
-
Elikagaietako laktosa-edukia zehaztu, UV-ikusgaia detekzio espektrofotometrikoa duen metodo entzimatiko baten bidez.
-
Lortutako emaitza analitikoak kalkulatu, estatistikoki tratatu eta interpretatu, eta haien baliozkotasuna, zehaztasuna eta azterketaren testuinguruarekiko koherentzia ebaluatu.
Edukiak
-
Kromatografia ionikoaren oinarrizko funtzionamendua eta azukreen analisian dituen berezitasunak ezagutzea.
-
Laktosa zehazteko metodo entzimatiko bat ezagutzea, espektrofotometria bidezko kuantifikazioarekin.
-
Determinazioetarako behar diren material eta erreaktiboak prestatzea.
-
Nekazaritza-elikadurako laborategi bateko ekipamenduak maneiatzea, jardunbide egokien arabera.
-
Elikagai batean dauden azukre motak eta kantitateak kromatografia ionikoaren bidez zehaztea.
-
Laktosa-kantitatea zehaztea, espektrofotometria bidezko kit entzimatiko baten bidez.
-
Lortutako emaitzen kalkulua, tratamendu estatistikoa eta interpretazioa.
Metodologia
Saioak teoriko-praktikoak izango dira. Saio teorikoak online (sinkronoak) modalitatean egingo dira eta praktikoak presentzialki egingo dira Tknikako laborategietan. Saio horietan, deskribatutako edukiak landuko dira, ikasgelan aplikatzeko behar diren baliabideak eskainiz. Era berean, eduki teorikoak modu autonomoan lantzeko ariketak emango dira, eta laborategiko protokoloak idatziz emango dira. Protokolo horiek saio bakoitzaren aurretik berrikusi beharko dira, diseinatutako jardueraren jarraipen egokia egiteko. Azkenik, ikastaro amaierako jarduera bat aurkeztuko da.
Ebaluazioa
Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
-
Prestakuntzako orduak betetzea, saioen% 90ean parte hartuz.
-
Proposatutako ariketak egitea.
-
Ikastaro amaierako lana aurkeztea.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea, elikagaien analisirako oinarrizko teknikak emateko interesa duen edozein espezialitatetan.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
-
Izen-emate ordena kontuan izango da.
-
Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
-
Izen-emate epearen bukaera: 2026(e)ko otsailak 9.
-
Ebazpena: 2026ko otsailak 10, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
-
Onartuta izan den pertsona zuzenean matrikulatuko da.
-
Ikastaroan parte hartu ezin izanez gero denborarekin abisatu beharko da.
Eman izena ikastaro honetan