Prozesu arduradunek bere ardurak bereganatzeko erraztera zuzenduriko transferentzia jarduera.
Iraupena:
10.00 ordu
Lekua:
CIFP Iurreta LHII
Edukiera:
25 pertsonak
Hizkuntza
Elebiduna: Euskara, Gaztelania
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4,00 | 07-11-2018 | 09:30-13:30 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 6 |
Konpetentziak
Transferentzia jarduera hau prozesu bat era autonomoan kudeatzeko behar diren konpetentziak eta prozesuari atxekituriko ardurak bereganatzera zuzendua dago.Edukiak
- Prozesuaren nondik norakoa ulertzea.
- Helburuak ezartzea.
- Prozesu bat diseinatzea.
- Prozesuen kudeaketarako sistematika ulertzea.
- Kudeatutako prozesuarekiko jabetza bereganatzea.
Metodologia
Transferentzia ekintzaren edukien garapenerako bertaratze jarduera bat eta proposaturiko materialen garapenarako lan pertsonala.Ebaluazioa
Transferentzia jardueraren kalifikazioa GAI / EZ GAI izango da eta kalifikazio baikor bat lortzeko erabiliko diren irizpideak honako hauek dira:
- Jardunaldi presentzialaren ordu kopuruaren %100 eko bertaratzea.
- Proposaturiko kasuaren lantze, osatze eta entregatze egokia.
Baldintzak
- Prozesu baten jabe berria izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzetik pertsonen kopurua berdina izatea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2018ko urriaren 30a.
- Ebazpena: 2018ko urriaren 31ean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan
onartua edo baztertua izan den.
- Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
- Matrikulazio epea: 2018 azaroaren 5a.
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.