LH ikastetxeetan instalaturik dagoen Kaspersky antibirusaren kontsola (KSC) kudeatzen ikasteko saioa.

Iraupena: 5.00 ordu
Lekua: Iurreta LHI
Edukiera: 20 pertsonak
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 5,00 19-04-2018 09:30-14:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Transferentzi ekintza hau Kaspersky antibirusaren kontsola (KSC) laguntzarik gabe instalatzeko, kudeatzeko eta migratzeko gaitasuna lortzeko bideratua dago.

Edukiak

  1. Kaspersky Security Center instalazioa (hutsetik)
  2. Kaspersky Security Center eguneraketa
  3. Kaspersky Security Center errekuperatzen (KLBACKUP)
  4. Atazak sortuz (taldekoak edota ekipo espezifikoentzat)
  5. Politikak kudeatu (herentzia)
  6. Ekipoak aurkitzeko modu ezberdinak
  7. Ekipoak kokatzeko atazak
  8. Galderak

Metodologia

Transferentzia ekintzaren edukien garapenerako bertaratze jarduera bat. Ahal izanez gero ikastaroan zehar irakasleak KSC kontsolaren migrazio bat burutuko du zuzenean adibide modura.

Ebaluazioa

Jardunaldi honetan ez da parte-hartzailearen ezagutza ebaluaziorik egingo, bertaratzen diren pertsonen asistentzia soilik jasoko da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Izen-emate epea: 2018ko apirilak 18a

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.