LH ikastetxeetan instalaturik dagoen Kaspersky antibirusaren kontsola (KSC) kudeatzen ikasteko saioa.

Iraupena: 5.00 ordu
Lekua: Tknika
Edukiera: 20 pertsonak
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
15,0008-03-201709:00-14:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Transferentzi ekintza hau Kaspersky antibirusaren kontsola (KSC) laguntzarik gabe instalatzeko, kudeatzeko eta migratzeko gaitasuna lortzeko bideratua dago.

Edukiak

1. Laguntzako webgunearen aurkezpena
  • Kaspersky webguneko laguntza atala
  • Beharrezko aplikazioen deskarga
  • Online dokumentazioa

2. Migrazio bide ezberdinak
  • "Top of" motako migrazioa. Aurreko bertsioetako baldintzak.
  • Beste administrazioko zerbitzari baterako migrazioa
  • Zerbitzari berean desinstalatu eta instalatu

3. Lotutako atazak
  • Sareko agentearen eguneraketa atazak ekipoetan (laneko postuak eta zerbitzariak)
  • Ekipoetan instalatutako babesaren eguneraketa atazak (laneko postuak eta zerbitzariak)

4. Produktu berrientzako politika eta atazak
  • Ezarri berri diren produktuentzako politiken diseinua
  • Ezarri berri diren produktuentzako atazen diseinua (eguneraketa, bilaketa, etab)

5. Galderak

Metodologia

Transferentzia ekintzaren edukien garapenerako bertaratze
jarduera bat. Ikastaroan zehar irakasleak KSC kontsolaren migrazio bat burutuko du zuzenean adibide modura.

Ebaluazioa

Jardunaldi honetan ez da parte-hartzailearen ezagutza ebaluaziorik
egingo, bertaratzen diren pertsonen asistentzia soilik jasoko da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua aurrikusitako plaza kopurua baina handiagoa bada, aukeraketa bat egingo da ondoko irizpideak jarraituz:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Zentru bakoitzeko pertsona baten partehartzea priorizatuko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.