Formakuntza saio hauen bidez, Lanbide Heziketako irakasleak bere lana modu ekintzaile eta berritzailean burutu ahal izateko ekimen ekintzailea landu nahi dugu.
Iraupena:
30.00 ordu
Lekua:
CIFP IURRETA LHII
Edukiera:
30 pertsonak
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4,00 | 20-02-2018 | 16:00-20:00 | Presentziala |
2 | 4,00 | 27-02-2018 | 16:00-20:00 | Presentziala |
3 | 4,00 | 06-03-2018 | 16:00-20:00 | Presentziala |
4 | 4,00 | 13-03-2018 | 16:00-20:00 | Presentziala |
5 | 4,00 | 20-03-2018 | 16:00-20:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 10 |
Konpetentziak
• LHko ikastetxeetan ekimen ekintzailearen sarrera bideratzea.
• Ekintzailetzari buruzko oinarrizko ezagutzak transmititzea zentruan landu ahal izateko.
• Irakaslegoa enpresa-errealitatearen ezagutzaren garrantziari buruz kontzientziatzea irakasleei hau trasmititu ahal izateko.
• Ikasleen garapen profesionalerako zeharkako gaitasunek duten garrantziari buruz irakaslegoa kontzientziatzea.
• Gaitasun ekintzailearen garapenerako proeiktu eta jarduera didaktikoak lantzea.
Edukiak
• Irakasle ekintzailearen diseinua.
• Hezkuntza eta beste sektoretako praktika onak.
• Enpresa eta lan merkatuaren ezaguerak eta berrikuntzaren kudeaketa.
• FP Euskadi Ekintzailea.
• Praktika ekintzaile baten diseinua.
Metodologia
Formakuntzaren ordu presentzialak saio praktikoz osatuta daude eta ordu ez presentzialetan aldiz, parte-hartzaileek emangarriak/lanak burutu beharko dituzte.Era berean, azken saioan formakuntzan zehar burututako eta LH ikastetxe batean aurrera eraman daitekeen praktika on ekintzaile bat aurkeztu beharko dute.
HIZKUNTZA: gaztelera
Ebaluazioa
- Parte-hartzaileak ikastaroaren ordu kopuru osoaren %90a bete beharko du.
- Parte-hartzaileak saio ezberdinetan zehar burututako emangarriak eta diseinatuko den praktika ona entregatu beharko ditu.
- Parte-hartzaileak saio ezberdinetan zehar burututako emangarriak eta diseinatuko den praktika ona entregatu beharko ditu.
Baldintzak
Ikastaroan inskribatzen den pertsona EAEko Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren menpe dagoen Lanbide Heziketako ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak partaide kopurua gainditzen badu hautaketa, irizpide hauek jarraituz egingo da:• Ikastetxea ETHAZI-n aritzea.
• Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
• Izen emate ordena kontuan hartuko da.
• LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka bilatuko da.
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.