Formakuntza saio hauen bidez, Lanbide Heziketako irakasleak bere lana modu ekintzaile eta berritzailean burutu ahal izateko ekimen ekintzailea landu nahi dugu.

Iraupena: 30.00 ordu
Lekua: Tknika
Edukiera: 30 pertsonak
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
14,0023-01-201716:00-20:00Presentziala
24,0013-02-201716:00-20:00Presentziala
34,0020-02-201716:00-20:00Presentziala
44,0022-02-201716:00-20:00Presentziala
54,0013-03-201716:00-20:00Presentziala
64,0027-03-201716:00-20:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 6

Konpetentziak

  • LHko ikastetxeetan ekimen ekintzailearen sarrera bideratzea.
  • Ekintzailetzari buruzko oinarrizko ezagutzak transmititzea zentruan landu ahal izateko.
  • Irakaslegoa enpresa-errealitatearen ezagutzaren garrantziari buruz kontzientziatzea irakasleei hau trasmititu ahal izateko.
  • Ikasleen garapen profesionalerako zeharkako gaitasunek duten garrantziari buruz irakaslegoa kontzientziatzea.
  • Gaitasun ekintzailearen garapenerako proeiktu eta jarduera didaktikoak lantzea.

Edukiak

  • Irakasle ekintzailearen diseinua.
  • Hezkuntza eta beste sektoretako praktika onak.
  • Enpresa-ezaguerak eta berrikuntzaren kudeaketa.
  • FP Euskadi Ekintzailea.
  • Praktika ekintzaile baten diseinua.

Metodologia

Formakuntza era praktikoan burututako saio praktikoz osatuta dago eta parte hartzaileek portfolio baten jasoko diren emangarriak burutu beharko dituzte.
Era berean, azken saioan formakuntzan zehar burututako eta LH zentru baten aurrera eraman daitekeen praktika on ekintzaile bat aurkeztu beharko dute. 

Ebaluazioa

Saio ezberdinetan zehar burututako emangarriak eta diseinatutako praktika ona baloratuko dira.

Baldintzak

Kurtsoetan inskribatzen den pertsona EAEko Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren menpe dagoen LH ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.

Hautaketa irizpideak

Izen emate epea Urtarrilaren 19an bukatzen da. Pertsona orori urtarrilaren 20an e-mail bidez formazio jarduera honetan onartua izan den edo ez komunikatuko zaio.

Izena eman dutenen kopurua aurreikusitako plazen kopurua baino handiagoa baldin bada, honako irizpideak jarraituz, pertsonen arteko aukeraketa bat burutuko da:

  • Lurralde baten formakuntza bakarra dagoenean, lurralde horretako zentruko irakasleek lehentasuna izango dute.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
  • Izen emate ordena kontuan hartuko da.
  • LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka bilatuko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.