Adimen artifizialak programazioaren munduan duen eragina erakusteko eta hezkuntzaren ikuspegitik etekina ateratzeko informatikako iraskalei bideratutako jardunaldi irekia. Era berean, merkatuko tresnarik aurreratuenetako bat (GitHub Copilot) nola konfiguratzen eta erabiltzen den erakutsiko da, eta haren erabileraren demo batzuk egingo dira.

Iraupena: 4.0 ordu
Lekua: Online
Edukiera: 300 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 4.00 14-12-2023 09:00 – 13:00 Online
Ordu ez Presentzialak: 4.00

Konpetentziak

Prestakuntza honen bidez, honako helburuak lortuko dira:

  • Adimen artifizialak kodearen sorreran izaten ari den inpaktua ulertzea
  • Merkatuan erabilgarri dauden tresnak aztertzea
  • Tresna hauek erabiltzeko lan-ingurua konfiguratzea
  • Erabilera orokorreko kasuak ezagutzea
  • Informatikako irakasle baten lana nola arindu dezaketen jakitea

Edukiak

Hona hemen jardunaldiaren edukiak:

  • Adimen artifizial bidezkoa programaziora sarrera
  • GitHub Copilot erabiltzeko garapen-ingurunearen konfigurazioa
    • GitHub Education
    • Visual Studio Code
    • GitHub Copilot-en instalazioa
  • GitHub Copilot-en oinarrizko erabilera
  • Demoak
  • GitHub Copilot-en erabilera praktikoa irakasleentzat (informatika)

Metodologia

Ikastaroa webinar ireki formatuan eskainiko da, eta, bertan, aurrez azaldutako edukiak landuko dira, baina erakutsitako material guztia irakasleen eskura geratuko da, ondoren berrerabil dezaten.

Ebaluazioa

Formakuntza orduen %90a bete behar da.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean informatika eta komunikazioak familiako irakasle izatea beharrezkoa da. Hala ere, ongi etorriak izango dira programazio-kontzeptuak irakasten diren beste familia batzuetako irakasleak edo gai hauetan interesa duten beste irakasleak.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:

  • Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
  • Zentro bakoitzeko gehienez 2 lagunen parte hartzea lehenetsiko da.
  • Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.