Ikastaro honetan, Blenderren eskultura, modelatze eta testurizazio lanen oinarriak aztertuko dira.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 5.00 | 08-05-2023 | 15:00 – 20:00 | Online |
2 | 5.00 | 15-05-2023 | 15:00 – 20:00 | Online |
3 | 5.00 | 22-05-2023 | 15:00 – 20:00 | Online |
4 | 5.00 | 29-05-2023 | 15:00 – 20:00 | Online |
Ordu ez Presentzialak: 20.00 |
Konpetentziak
-Blenderreko animazio erremintak erabiltzen jakitea
-Blenderren pertsonai baten ibiltze ziklo bat egiten jakitea
-Blenderren Animazio kurbak konpontzen jakitea.
-Blenderren animaziorako prest dagoen RIG bat egiten jakitea
-Rokoko mugimendu kaptura egiteko Smart Suit 2 trajea erabiltzen jakitea.
-Rokoko mugimendu kaptura egiteko SmartGlove eskularruak erabiltzen jakitea.
Edukiak
-Objetu baten transformazioak
-Keyframeak eta Timelinea
-Timelineko keyframeak modifikatzea
-Graph Editor
-Rig-ra sarrera
–Skinninga
-Kontrol kurbak
-FK/IK
-Animazioaren 12 legeak
-Animaziorako modifikatzaileak
-Rigify
-Ibiltze zikloa
-FBX exportaketa
-Animazioak Unityra inportatzen
-Rokoko Smart Glove eta Smart Suit 2 Setup-a
-Rokoko bidezko kaptura
-Kurba garbiketa
Metodologia
Ikastaroa %100 Online egingo da eta astean bost ordutan banatutako 20 orduko ahalegina eskatzen du (1,5 ordu bideo magistralak, 2,5 ordu lan pertsonala eta ordubeteko Online tutoretza) lau asterako.
Moodle plataforma erabiliko dugu. Erabiliko diren materialak bertan egongo dira eskuragarri eta foro bat egongo da galderei erantzuteko. Foro hau posta elektronikoz eta bideokonferentzia bidezko komunikazioarekin osatuko da astero tutoretzarekin ordubetez.
Landutako edukiei buruzko lan praktikoa egitea astero proposatuko da.
Ebaluazioa
Ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Prestakuntza orduen %90 bete.
Eskatutako lanaren %75 entregatu.
Baldintzak
EAE-ko Lanbide Heziketako zentro bateko irakaslea izatea.
Blenderreko nabigazio/modelaketa oinarriak ezagutzea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak partaide kopurua gainditzen badu, hautaketa bat egingo da irizpide hauei jarraituz:
-LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
-Azkenik izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko epea 2023ko apirilaren 28an bukatuko da eta posta elektronikoz jakinaraziko da prestakuntzan onartua izan den ala ez.
Eman izena ikastaro honetan
