Saio honetan Industria 4.0 munduan geroz eta gehiago erabiltzen den protokolo bat aztertuko dugu: OPC UA. Protokolo hau PLC eta software erreminten artean (MES, CLOUD…) erabiltzen da batez ere. Amaitzeko, Node-RED aplikazioak ematen dizkigun aukerak aztertuko ditugu, bai datuak PLC-tik biltzeko eta baita web batean bistaratzeko ere.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4,50 | 19-06-2019 | 09:00-13:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
Industria 4.0-rekin erlazionaturiko konpetentziak
Edukiak
OPC UA:
- OPC UA protokoloaren oinarrizko kontzeptuak.
- S7 1500-a OPC UA zerbitzari bezala eta bezero desberdinak.
Node-RED:
- Node-RED: IIoT-rako aplikazio bat.
- Node-RED eta OPC UA.
- Datuak dashboard batean bistaratzen.
Metodologia
Jardunaldi teorikoa adibide praktikoekin.
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2019(e)ko ekainaren 7(a) 13:00-ak arte.
- Ebazpena: 2019(e)ko ekainaren 7(e)an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
-
- Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
- Matrikulazio epea: 2019 (e)ko ekainaren 17(a) 13:00-ak arte.
-
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.