Gero eta digitalizatuagoa den mundu honetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) oinarritzen diren zerbitzuen jarraitasuna funtsezkoa da erakundeen funtzionamendu egokia bermatzeko. Lanbide Heziketako ikastetxeak ez dira salbuespena, eta gero eta gehiago daude IKTen menpe beren prestakuntza programen garapenean. Imajinatzen duzu prestakuntzarako datu kritikoak galtzea ala, akats baten ondorioz, ikaskuntza-prozesua etetea? Egoera horiek saihesteko eta azpiegitura digital erresilienteak izateko garrantzitsua da IKTen Jarraitasun Plana izatea. Ikastaro honetan ikastetxeko plana garatzeko beharrezko informazioa eskuratuko duzu eta denon artean gure zalantza eta hausnarketak elkarbanatzeko aukera izango dugu.

Iraupena: 4.0 ordu
Lekua: CIFP MAQ.-HERRAM./MAKINA-ERREMINTA LHII (IMH),
Edukiera: 25 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 4.00 18-05-2023 09:30 – 13:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Ikaslea gai izango da IKT jarraitasun plan bat sortzeko, ikastaroan bertan elkarbanatuko diren materialak eta ereduak baliatuz. Gainera, ikasleak arriskuen analisia egiteko metodologia bat aplikatzen ikasiko du, hala nola bere erakundean kontinjentzia plan bat eta berreskuratze prozedurak ezartzen.

Edukiak

Maiatzak 18, osteguna (saio PRESENTZIALA, Elgoibar IMH)

  • Sarrera
  • IKT jarraitasun plan baten eredua
  • Arriskuen analisia
  • Kontingentzia plana
  • Berreskuratze prozedurak
  • Talde-lana eredua oinarri gisa hartuta
  • Ekarpenak eta ideiak komunean jarri

OHARRA: saio hau Maiatzak 11ko ONLINE hitzaldiaren jarraipena izango da

Metodologia

Taldeko dinamiken bidez, dokumentazioaren inguruko hausnarketa egingo da.

Eredua aurkeztuko da eta ariketen bidez ereduaren ezagutza sakonagoa landuko da.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

– Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

Lanbide Heziketako ikastetxean “rol digitala” izatea (ikastetxeko Eraldi taldeko partaide izatea).

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:


– Ikastetxe bakoitzetik gehienez 2 pertsonak partehartzea lehenetsiko da.
– Izen-emate ordena kontuan izango da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.