Ikastaro hau Ikasenpresa programan parte hartzen duen Lanbide Heziketako irakaslegoari zuzenduta dago.

Iraupena: 20.0 ordu
Lekua: Online,
Edukiera: 25 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 3.00 20-09-2022 15:00 – 18:00 Presentziala
2 3.00 27-09-2022 15:00 – 18:00 Presentziala
3 3.00 11-10-2022 15:00 – 18:00 Presentziala
4 3.00 25-10-2022 15:00 – 18:00 Presentziala
5 3.00 08-11-2022 15:00 – 18:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 5.00

Konpetentziak

  • Ikasleen artean ekintzailetza  sustatzea, esperientzietan oinarritutako dinamiken eta jardueren bitartez.

  • Enpresa bat existitzeko arrazoia ulertzea. Idea bat negozio bihurtzeko eman beharreko pausuak eta logika ulertzea.

  • Negozio ideia eta negozio eredua lantzeko dinamikak aurrera eramaten ikastea, ikasgelan saioak errazteko eta ikasleak gidatu ahal izateko.

  • Marketin eta komertzializazioarekin erlazionatutako funtsezko ezaugarriak ezagutzea, irakaslegoari negozio ideia merkaturatzen lagundu ahal izateko dinamikak garatzen ikasiz.

  • Ikasenpresako hiru erronkak ezagutzea eta Ekingune plataforma erabiltzen ikastea. .

Edukiak

5 saio izango dira, lehengo saioa presentziala izango da eta beste lurak saio sinkronoak izango dira eta beste 5 ordu saio asinkronoetan egiteko lanak izango dira. Saioen egitura Ikasenpresako hiru erronketan oinarrituta egongo da.

 1. Saioa: Negozio ideiak sortzeko dinamikak. Ikasenpresa eta baliabideak. Ekingune plataforma. (Presentziala

2. Saioa: Negozio ereduen diseinua. (online)

3. Saioa: Merkatu Ikerketarekin eta salmenta punturekin erlazionatutako eredu eta dinamikak (online)

4. saioa: Finantzak, (online)

5.saioa: izapide administratiboak+proiektuen aurkezpena ( on line)

 

Metodologia

Gure metodologia ekintzan eta praktikan oinarritzen da. Oinarrizko premisa eginez ikastea da. Bideratzaile gisa, parte-hartzaileak motibatzen eta aholkatzen ditugu, beren ikaskuntzaren eta prozesuaren zentroaren ardura duten gizabanako bihur daitezen. 

Ebaluazioa

Ebaluaketarako
honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin
    bete behar da.

Baldintzak

·
EAEko Lanbide Heziketako Ikastetxeko irakaslea izatea

·
 Ikasenpresako
irakaslea izatea

Hautaketa irizpideak

Izen-emate
kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz
aukeraketa egingo da:

  • Izen emate ordena kontuan
    hartuko da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona
    baten partaidetza lehenetsiko da.
  • Aurrez “Ikastraining I:
    ekintzaile dinamizatzailea, Ikasenpresa Programa” formakuntza egin
    duten pertsonik ez da onartuko ikastaroan.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.