Ikastaro hau Ikasenpresa programan parte hartzen duen Lanbide Heziketako irakaslegoari zuzenduta dago.

Iraupena: 20.0 ordu
Lekua: Online,
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 3.00 30-09-2021 15:30 - 18:30 Presentziala
2 3.00 07-10-2021 15:30 - 18:30 Presentziala
3 3.00 14-10-2021 15:30 - 18:30 Presentziala
4 3.00 21-10-2021 15:30 - 18:30 Presentziala
5 3.00 28-10-2021 15:30 - 18:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 5.00

Konpetentziak

Irakasleak gaitzea ikasleen artean gaitasun ekintzaileak sustatzeko, esperientzietan oinarritutako dinamiken eta jardueren bidez.

Enpresa bat existitzeko arrazoia ulertzea. Idea bat negozio bihurtzeko eman beharreko pausuak eta logika ulertzea.

Negozio ideia eta negozio eredua lantzeko dinamikak aurrera eramaten ikastea, ikasgelan saioak errazteko eta ikasleak gidatu ahal izateko.

Marketin eta komertzializazioarekin erlazionatutako funtsezko ezaugarriak ezagutzea, irakaslegoari negozio ideia merkaturatzen lagundu ahal izateko dinamikak garatzen ikasiz.

Programazioa ezagutzea eta Ekingune plataforma erabiltzen ikastea. Gizarte ekonomia eta forma juridikoen erronka lantzea.

Edukiak

 1. Saioa: Negozio ideiak sortzeko dinamikak. Ikasenpresa eta baliabideak. Ekingune plataforma. (On line)

2. Saioa: Negozio ereduen diseinua. (online)

3. Saioa: Merkatu Ikerketarekin erlazionatutako eredu eta dinamikak (online)

4. saioa: Finantzak,  Gizarte ekonomia. (online)

5. Saioa:  Marketinga eta salmenta puntua.(On line)

Metodologia

Gure metodologia ekintzan eta praktikan oinarritzen da. Oinarrizko premisa eginez ikastea da. Bideratzaile gisa, parte-hartzaileak motibatzen eta aholkatzen ditugu, beren ikaskuntzaren eta prozesuaren zentroaren ardura duten gizabanako bihur daitezen. 

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

·       EAEko Lanbide Heziketako Ikastetxeko irakaslea izatea

·        Ikasenpresako irakaslea izatea

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen emate ordena kontuan hartuko da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
  • Aurrez "Ikastraining I: ekintzaile dinamizatzailea, Ikasenpresa Programa" formakuntza egin duten pertsonik ez da onartuko ikastaroan.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.