ETHAZI Hasierako Formakuntza (EHF) prestakuntza-programaren helburu nagusia, irakaslegoari aldaketa metodologikora bideratutako inguru aktibo-kolaboratiboetan beren lana modu eraginkorrean egin ahal dezan baliabide desberdinak eskaintzea da.Prestakuntza-programa modu independientean eskaintzen diren 3 ikastaroetan banatzen da:1 Ikaskuntza kolaboratiboaren oinarriak2 Erronketan oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa3 Konpetentzien bidezko ebaluazioaGure ustez, ikaskuntza modurik hoberena eginez ikastea da. Ikaskuntza modu honek, ikastaro bakointzean parte-hartzen duen pertsonari lankidetza aktibo izatea eskatzen dio; prozesuan, aurretiko lanetan, aurrez aurrezko saioetako dinamiketan eta ikasgelako lan praktikoetan.
Iraupena:
30.00 ordu
Lekua:
Bizkaia (CIFP TARTANGA LHII)
Edukiera:
20 pertsonak
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 3,50 | 10-10-2017 | 16:00-19:30 | Presentziala |
2 | 3,50 | 16-10-2017 | 16:00-19:30 | Presentziala |
3 | 3,50 | 24-10-2017 | 16:00-19:30 | Presentziala |
4 | 3,50 | 31-10-2017 | 16:00-19:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 16 |
Konpetentziak
-Irakasleak ETHAZI testuinguruan eragile aktiboak nola izan daitezkeen eta ikaskuntza prozesu berri honetarako eszenatoki berriak nola sor ditzakeen orientatu-Irakasleak Ikaskuntza Aktibo-Kolaboratibo esparru berrira gidatu honek eskaintzen dituen ezaugarriak eta abantailak aztertuz
-ETHAZI ereduaren ebaluazioa aztertu
-Gaitasun profesionalak aztertu
-Ebaluazio teknikak identifikatu
-SET (Skills Evolution Tool) tresna ezagutu
-Feedback-ak ebaluazio prozesuan duen garrantzia ulertu eta barneratu
-Lan kolaboratiboan IKT tresnek komunikazioan, informazioaren bilaketan eta material berrien sorkuntzan duen garrantzia aztertu
-Lan kolaboratiboa dinamizatzeko sormen-teknika desberdinak ezagutu
Edukiak
- Ikaste-prozesua ikasketa-agertoki kolaboratibo batean.o Zer da ikastea; Ikasketa kolaboratiboaren funtsezko aspektuak
- Lan taldeak
o Zer den talde bat; Taldeak sortzea
- Taldean hartzen diren rolak; Taldeak dinamizatzea
o Komunikazioa
o Komunikazioaren funtzesko aspektuak; Entzutea; Komunikazio mailak
- Gatazken eraldaketa
o Gatazka ulertzea; Zelan heldu gatazkari; Tresnak eta metodologiak
- IKT tresnak
o Komunikazioa bideratzeko tresnak
o Informazio bilaketa bideratzeko tresnak; Material-sortzea bideratzeko tresnak
- Oinarrizko sormen teknikak
Metodologia
- Modu erdi-presentziala: 30 ordu (14 aurrez aurre + 16 online)- Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa
HIZKUNTZA: gaztelera
Ebaluazioa
- Ikastaroaren ordu kopuru osoaren %90a betetzea- Ikastaroaren jarduera guztiak entregatzea
Baldintzak
- Kurtsoetan inskribatzen den pertsonak EAEko Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren menpe dagoen ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.- Izen-ematea 2017/2018 ikasturteko ikastetxe unea kontuan hartuz egingo da. Adibidez: pertsona batek Araban lan egiten badu, inskribatu ahal izango da soilik Araban eskainitako kurtsoetan.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak partaide kopurua gainditzen badu (20) hautaketa bat egingo da irizpide hauei jarraituz:- Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
- Ikastetxearen aldaketa metodologikoaren ezarpen planean dauden pertsonen eskaerek lehentasuna izango dute.
- LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
- Azkenik izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da ikastetxe bereko irakasleentzat, betiere Ikastetxeko Proiektua kontuan hartuta.
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.