Tailer honen helburua, ETHAZI ereduaren barruan ikaskuntza-ibilbidearen diseinuan sakontzea da. Ikaskuntza-ibilbide hau diseinatzerakoan, konpetentzien definizioa eta ikaskuntza-errubrika ebolutiboen diseinua landuko dira, dagozkien lorpen-adierazleekin batera.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 2.00 | 18-12-2023 | 16:00 - 18:00 | Presentziala |
2 | 2.00 | 29-01-2024 | 16:00 - 18:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 4.00 |
Konpetentziak
ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du
Edukiak
Gaitasunen definiziorako prozesuen atalak. Gaitasun bat definitzeko jarraibideak.
Errubrika mota desberdinak ezagutzea.
Gaitasun, errubrika eta lorpen adierazleen arteko erlazioa.
Zikloko gaitasunei erantzuteko errubriken diseinua.
Ikaskuntza ibilbidea OCDarekin erlazionatu.
Metodologia
Modalitate aurrez aurre.
Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
Ebaluazioa
Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
Ethazi ereduaren oinarrizko ezagutza izatea
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, irizpide hauek hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:
Parte-hartzaileak hautatzeko, ikastetxe bakoitzaren irizpidea hartuko da kontuan, aldaketa metodologikoa ezartzeko estrategiaren arabera, ikaskuntza koordinatzailaren bitartez
Lehentasuna emango zaie Ikaskuntza Koordinatzailearen programan parte hartu duten edo hartzen ari diren ikastetxeei.
LHko ikastetxe publikoen eta itunduen arteko orekari eutsiko zaio.
Ikastetxe bereko pertsonen artean, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere ikastetxearen metodologia-aldaketarako proiektuaren beharrizanak kontuan hartuta.
Gehienez 10 pertsona ikastetxe bakoitzeko eta 2 pertsona heziketa-ziklo/ikastetxe bakoitzeko
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2023ko azaroaren 20a arte
Ebazpena: 2023ko azaroaren 25ean, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.