Tailer honen helburua ETHAZI ereduaren barruan ikasteko estrategiaren diseinuan sakontzea da. Ikaskuntza-estrategia hori diseinatzean, ikaskuntza-ibilbidea, feedback-aren diseinua eta ikasleen hausnarketarako errutinen dinamizazioa landuko dira.

Iraupena: 8.0 ordu
Lekua: CIFP Iurreta LHII,
Edukiera: 80 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
Ordu ez Presentzialak: 8.00

Konpetentziak

  • ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du

Edukiak

  • Hausnarketa eta feedback-a bideratzeko estrategia sortu.

  • Hausnarketa, feedback-a eta konpromisoen arteko lotura

  • Feedback-a tresna gisa.
    Hausnarketa, ebidentziarako tresna: Portfolio, egunerokoa…

Metodologia

  • Modalitate aurrez aurre.

  • Metodologia aktibo-kolaboratiboa.

Ebaluazioa

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.

  • Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.

  • Ebaluazio-ikuspegia ezagutzea Ethazi ereduan

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, irizpide hauek hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:

  • Parte-hartzaileak hautatzeko, ikastetxe bakoitzaren irizpidea hartuko da kontuan, aldaketa metodologikoa ezartzeko estrategiaren arabera, ikaskuntza koordinatzailaren bitartez

  • Lehentasuna emango zaie Ikaskuntza Koordinatzailearen programan parte hartu duten edo hartzen ari diren ikastetxeei.

  • LHko ikastetxe publikoen eta itunduen arteko orekari eutsiko zaio.

  • Ikastetxe bereko pertsonen artean, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere ikastetxearen metodologia-aldaketarako proiektuaren beharrizanak kontuan hartuta.

  • Gehienez 10 pertsona ikastetxe bakoitzeko eta 2 pertsona heziketa-ziklo/ikastetxe bakoitzeko

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.