Tknikako Komunikazioak eta Hodei-konputazio proiektutik AAko tresnen erabilerari buruzko jardunaldi berri bat eskaintzen dugu, LHko informatika familiari zuzendua. Oraingo honetan, EHUko irakaslea den Juanan Pereiraren eskutik softwarearen garapenarekin lotutako azken berrikuntzak aurkezteaz gain, datu-baseekin lotutako AAko tresna batzuk ere erakutsiko dira. Azkenik, eta modu transbertsalago batean, aplikazioak oso modu errazean eraikitzeko hodeiko zerbitzu bat ezagutaraziko da.

Iraupena: 4.0 ordu
Lekua: Online
Edukiera: 300 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 4.00 17-12-2024 09:00 – 13:00 Online
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Ikastaro honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:

  • GitHub Education-en alta ematea
  • Datu-baseekin lotutako AAen tresnak eta erabilera-kasuak ezagutzea
  • Aplikazioak garatzeko orduan AAk nola lagun dezakeen aztertzea eta sakontzea
  • Aplikazio errazak eraikitzeko zeharkako tresna berrien erabilera ebaluatzea

Edukiak

Hona hemen ikastaroaren edukiak:

  • Informatikarako AA tresnen inguruko sarrera
  • Datu-baseetarako AAko tresnak
  • Softwarearen ingeniaritzarako AAko tresnak (Juanan Pereira)
  • PartyRock: nola eraiki aplikazio sinpleak AA bidez

Metodologia

Ikastaroa webinar ireki formatuan eskainiko da, eta, bertan, aurrez azaldutako edukiak landuko dira, baina erakutsitako material guztia irakasleen eskura geratuko da, ondoren berrerabil dezaten.

Ebaluazioa

Formakuntza orduen %90a bete behar da.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean informatika eta komunikazioak familiako irakasle izatea beharrezkoa da. Hala ere, ongi etorriak izango dira programazio-kontzeptuak irakasten diren beste familia batzuetako irakasleak edo gai hauetan interesa duten beste irakasleak.

Era berean, jardunaldian erakusten dena frogan jarria ahal izateko, GitHub Education kontu bat aktibo izatea gomendatzen da eta, horretarako, urrats hauek jarraitu daitezke:

GitHub Education-en izen ematea: https://docs.google.com/presentation/d/1RHkU-Vxyi8JFvANZBGng-RGmYFIESGux/edit?usp=sharing&ouid=114956296608040470352&rtpof=true&sd=true

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:

  • Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
  • Zentro bakoitzeko gehienez 2 lagunen parte hartzea lehenetsiko da
  • Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.