Gaur egun, hodeiak aukera ugari eskaintzen ditu softwarea eraginkortasunez eta elkarlanean garatzeko. Gainera, tresna horiek oso erabilgarriak izan daitezke hezkuntzan, azpiegituretan aurrezteko aukera ematen dutelako eta erronka bakoitzera egokitutako lan-espazioen konfigurazioa bizkortzen dutelako. Ikastaro honetan zerbitzu hauek kalitate handiagoko softwarea idazteko nola erabili daitezkeen ikusiko dugu eta, aldi berean, ikasgelan nola inplementatu daitezkeen ere aztertuko da.

Iraupena: 40.0 ordu
Lekua: Online
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 4.00 06-06-2023 09:00 – 13:00 Online
2 4.00 08-06-2023 09:00 – 13:00 Online
3 4.00 13-06-2023 09:00 – 13:00 Online
4 4.00 15-06-2023 09:00 – 13:00 Online
5 4.00 20-06-2023 09:00 – 13:00 Online
6 4.00 22-06-2023 09:00 – 13:00 Online
7 4.00 27-06-2023 09:00 – 13:00 Online
8 4.00 29-06-2023 09:00 – 13:00 Online
Ordu ez Presentzialak: 32.00

Konpetentziak

Ikastaro honetan, aplikazioak garatzen laguntzeko hodeiak eskaintzen dituen tresnetako batzuk aurkeztuko dira:

  • Ikasleak hodeian programazio-ingurune bat erabiltzearen abantailak ikasiko ditu
  • Ikasleak proiektu baten bertsio-kontrola git bidez egiten ikasiko du
  • Ikasleak proiektu baten kodea gordetzeko eta partekatzeko GitHub plataforma gisa erabiltzen ikasiko du
  • Ikasleak aplikazio baten testak modu automatizatuan (CI) kudeatzen ikasiko du
  • Ikasleak edukiontziak erabiliz aplikazio bat paketatzen eta banatzen ikasiko du -Docker- (CD)
  • Ikasleak bere programaren azken bertsioa (CD) modu automatizatuan hedatzen ikasiko du.

Edukiak

Ikastaroaren edukiak lau gai hauen bidez garatuko dira:

  • 1. gaia: Bertsio-kontrola
    • 1. modulua: Cloud IDE
    • 2. modulua: git
    • 3. modulua: GitHub
    • 4. modulua: GitHub Classroom
  • 2. gaia: Cloud munduko test-ak (continuous integration -CI-)
    • 1. modulua: Maven eta JUnit
    • 2. modulua: Test automatizatuak GitHub Actions bidez
    • 3. modulua: Test automatizaturako workflow-a
  • 3. gaia: Argitalpen automatizatua (continuous delivery -CD-)
    • 1. modulua: Docker
    • 2. modulua: GitHub Actions bidezko CDa
  • 4. gaia: Proiektuen hedapen automatizatua (continuous deployment -CD-)
    • 1. modulua: Docker Compose
    • 2. modulua: Makina birtualak eta datu-baseak AWSen
    • 3. modulua: Etengabeko hedapena GitHub Actions-ekin

Metodologia

Ikastaroko 8 saioak online egingo dira, 9:00etatik 13:00etara, eta astean bi saio egingo dira (astearte eta ostegunetan). Online saioetara joatea derrigorrezkoa izango da, baina bertan aurkezten den material guztia ikastaroaren Moodle plataforman egongo da eskuragarri. Webinarrak dinamikoak eta bi norabidekoak izango dira; izan ere, kontzeptu teorikoak azaldu eta ariketa praktiko gidatuak egingo dira, ikasleak osatzen joan beharko dituenak.

Era berean, saio bakoitzaren ondoren, eta hurrengoaren aurretik, aldez aurretik eskuratutako ezagutzak finkatzeko, banaka hainbat ariketa/erronka osatu beharko dira. Ariketak egiteko GitHub Classroom plataforma erabiliko da eta ikasle bakoitzak bere biltegi pribatua izango du, irakaslearekin komunikatzeko ideaiarekin.

Ikasleei laguntza eskaintzeko asmoz, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara, ikastaroko irakasle bat online egongo da eskura zalantzak edo banakako galderak argitzeko: bai gelan ikusitako kontzeptu teorikoei buruzkoak, bai entregatu beharreko ariketei buruzkoak. Saio horietara joatea borondatezkoa eta aukerakoa izango da.

Ebaluazioa

Fase/saio bakoitzaren ondoren, ikasleek online saioan landutako gaiarekin zerikusia duten ariketa batzuk ebatzi beharko dituzte. Saioen artean planteatutako ariketak ebaztea nahitaezkoa izango da ikastaroa behar bezala osatzeko, baita bertan egotea eta webinars-etan parte hartzea ere.

Prestakuntzaren %90era joatea/parte hartzea/egitea nahitaezkoa da ziurtagiria lortzeko.

Baldintzak

  • Interneteko konexio egonkorra (programa guztiak hodeian exekutatzen baitira)
  • Java programazioaren oinarrizko kontzeptuak
  • Bash komandoak gauzatzeko oinarrizko kontzeptuak

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, irizpide hauek hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:

  • Informatika eta komunikazioak lanbide-arloko irakaslea izatea
  • Zentro bakoitzetik pertsona batek parte hartzea
  • Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.