GitHub Classroom irakasleei klaseak modu errazean kudeatzeko aukera ematen dien GitHub-eko zerbitzu bat da. Oso erabilgarria da kodean (edo testu lauko dokumentuetan) oinarritutako ariketak esleitzeko; izan ere, bertsio-kontrol sistema bat (Git) erabiltzean, ikasleek egin dituzten aldaketak ikus ditzakegu eta modu asinkronoan elkarreragin. Ikastaro honetan klase bat nola sortzen den eta zer pauso jarraitu behar diren ariketa bat sortzeko, esleitzeko, berrikusteko eta feedback baliotsu bat emateko ikusiko dugu.

Iraupena: 3.0 ordu
Lekua: Online
Edukiera: 300 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 3.00 21-01-2025 10:00 – 13:00 Online
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Ikastaro honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:

  • GitHub Education-en alta ematea
  • GitHub-eko hezkuntza-plataformaren abantailak eta desabantailak ulertzea
  • Modulu bat antolatzeko modurik egokiena eta praktikoena zein den jakitea
  • Klase bat erregistratzea, ariketa bat sortzea eta ikasleekin partekatzea
  • Zerbitzuaren bidez, ikasleen ariketak zuzendu eta feedback baliotsua ematea

Edukiak

Hona hemen ikastaroaren edukiak:

  • GitHub Classroom-era sarrera
  • Modulu baten antolakuntza
  • Klase baten sorrera
  • Ariketa baten sorrera
  • Ariketa baten berrikuspena eta feedback-a

Metodologia

Ikastaro honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:

  • GitHub Education-en alta ematea
  • GitHub-eko hezkuntza-plataformaren abantailak eta desabantailak ulertzea
  • Modulu bat antolatzeko modurik egokiena eta praktikoena zein den jakitea
  • Klase bat erregistratzea, ariketa bat sortzea eta ikasleekin partekatzea
  • Zerbitzuaren bidez, ikasleen ariketak zuzendu eta feedback baliotsua ematea

Ebaluazioa

Formakuntza orduen %90a bete behar da.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean informatika eta komunikazioak familiako irakasle izatea beharrezkoa da. Hala ere, ongi etorriak izango dira programazio-kontzeptuak irakasten diren beste familia batzuetako irakasleak edo gai hauetan interesa duten beste irakasleak.

Era berean, jardunaldian erakusten dena frogan jarria ahal izateko, GitHub Education kontu bat aktibo izatea gomendagarria da eta, horretarako, urrats hauek jarraitu daitezke:

GitHub Education-en izen ematea: https://docs.google.com/presentation/d/1RHkU-Vxyi8JFvANZBGng-RGmYFIESGux/edit?usp=sharing&ouid=114956296608040470352&rtpof=true&sd=true

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:

  • Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
  • Zentro bakoitzeko gehienez 2 lagunen parte hartzea lehenetsiko da
  • Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.