Ikastaro honen helburu nagusia, lanbide heziketan garun ordenagailu interfazeak ezagutzera ematea da. Euskal herrian arlo ezberdinetan egin diren proiektu ezberdinak azalduko ditugu, eta merkatuan dauden software eta hardware ezberdinak ikusiko ditugu landide heziketan nola txertatu aztertzeko.

Iraupena: 2.0 ordu
Lekua: Online,
Edukiera: 100 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
Webinarra 2 2024-05-16 15:00 -17:00 Online

Konpetentziak

Teknologia berriak ezagutu eta gelan aplikatzeko motibazioa izatea.

Edukiak

Garun ordenagailu interfazeen teknologia ezagutu:

  • Historia apur bat.
  • Hezkuntzan  egindako proiektuak.
  • Ikerketako proiektu arrakastatsuak.

Arlo honetako adituak ezagutu:

  • Eztabaida aberasgarrietan parte hartu.
  • Benetako esperientzietatik ikasteko aukera.

Metodologia

Workshop online

Ebaluazioa

Ez da egingo

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.

Hautaketa irizpideak

Ez dago

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.