Programatzaileen produktibitatea handitzeko ideiarekin, "aaS" (as a service) zerbitzuak era nabarmenean ugaritu dira azken urteotan. Zerbitzu hauen katalogoaren barruan, Backend as a Service (BaaS) delakoek backend-en adituak izan gabe webguneak edo aplikazio mugikorrak garatzeko aukera ematen digute eta, horrela, erabiltzaileari esperientzia hobea eskaintzean zentratu gaitezke. Firebase Google-en BaaS plataforma bat da, denbora errealeko datu-baseen soluzioak, autentifikazioa, analitikak, hodeian biltegiratzea... eskaintzen dituena, gure ikasleek aplikazioak arinago eta efizienteago garatzeko aukera izan ditzaten. Horrela, ikastaro honetan plataforman nola erregistra gaitezkeen, zer aukera eskaintzen dituen, nola konfiguratzen den eta React frontend framework-a erabiliz web-aplikazio erraz bat nola gara dezakegun ikusiko dugu.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4.00 | 11-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Online |
2 | 4.00 | 14-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Online |
3 | 4.00 | 18-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Online |
Ordu ez Presentzialak: 3.00 |
Konpetentziak
Prestakuntza honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:
- Backend as a Service zerbitzuen abantailak eta desabantailak ezagutzea
- React-en oinarrizko kontzeptuak ezagutzea
- Firebase Hosting erabiliz web aplikazio bat hedatzea
- Firebase Auth erabiliz webgune bati autentifikazio-sistema bat gehitzea
- Firestore erabiliz web aplikazio baten informazioa NoSQL datu-base batean biltegiratzea
Edukiak
Hona hemen ikastaroaren edukiak:
- “Backend as a Service”era sarrera
- React-en oinarrizko kontzeptuak
- Firebase plataformara sarrera
- Firebase Hosting React-ekin
- Firebase Auth React-ekin
- Firestore React-ekin
Metodologia
Ikastaroa hiru online saiotan banatuta dago eta Zoom plataforma erabiliz kudeatuko dira. Gainera, saio horiek grabatu egingo dira eta ikastaroko ikasleen eskura jarriko dira. Aldi berean, ikastaroan pare hartzeko, ikasleek ez dute ordenagailuan softwarerik instalatu beharko, honako tresna hauek erabiliko baitira:
- GitHub Codespaces: kodea garatzeko eta, ondoren, Firebase erabiliz hedatzeko. Codespaces-ek guztiz kudeatuta dagoen eta edozein web-nabigatzailetik eskuragarri dagoen kode-editore bat (VS Code) eskaintzen du. Beraz, ikastaroa jarraitu ahal izateko, GitHub kontu bat izatea beharrezkoa da.
Metodologiaren ikuspegitik, honako hauekin egingo da lan:
- Moodle: baliabide teorikoak, ariketak eta prestakuntzaren edukiekin lotutako informazio gehigarria eskuragarri izateko. Webinarretako estekak eta grabaketak ere bertan igoko dira.
- GitHub Classroom: irakasleek ebaluatuko dituzten ariketak egiteko. GitHub Classroom GitHub-ek eskainitako hezkuntza-plataforma bat da, kodearekin (edo testu lauko fitxategiekin) lotutako ariketak esleitzeko, osatzeko eta ebaluatzeko prozesua errazten duena.
Era berean, saio bakoitza amaitzean eta hurrengoa hasi baina lehen, azaldutako ezagutzak finkatzeko helburuarekin, galdetegi edo ariketa batzuk osatu beharko dira banaka.
Azkenik, online saioetara joatea derrigorrezkoa izango dela gogoratu behar da, nahiz eta grabaketak ikastaroaren Moodle plataformara igoko diren.
Ebaluazioa
Saio bakoitzaren ondoren, ikasleek lantzen ari diren gaiarekin zerikusia duen ariketa edo galdera-sortaren bat ebatzi beharko dute. Planteatutako ariketa horiek ebaztea nahitaezkoa izango da ikastaroa behar bezala osatzeko, baita webinar-etara konektatzea eta parte hartzea ere.
Prestakuntzaren %90era joatea/parte hartzea/egitea nahitaezkoa da ziurtagiria lortzeko.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean Informatika eta komunikazio familiako irakaslea izatea.
- Interneteko konexio egonkor bat izatea.
- GitHub kontu bat izatea
- Web garapenari buruzko gutxieneko ezagutza izatea
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:
- Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten parte hartzea lehenetsiko da, ahalik eta ikastetxe gehienek parte har dezaten.
- Izena emateko ordena.
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2024ko ekainak 6.
Onartuen/ez onartuen ebazpena posta elektronikoz jakinaraziko da 2024ko ekainaren 7an.
Eman izena ikastaro honetan
