Ikastaro hau barruko eszenatokien optimizazioan oinarritzen da, Unity-n eszenatoki bat eraikiko dugun Kit Modularra modelatuz. Geroago eszenatoki hau modu optimoan argitatzen ikasiko dugu.
Iraupena:
20.00 ordu
Lekua:
Online
Edukiera:
15 pertsonak
Hizkuntza
Gaztelania
DATAK | FASEA | MOTA |
---|---|---|
2021/01/28 | Ikastaro hasiera | Online |
2021/02/23 | Ikastaro amaiera | Online |
Ordu ez Presentzialak: 20 |
Konpetentziak
- Eraiki nahi den eszenatokirako egokia den kit optimoa sortzen jakitea.
- Sortutako kit-a muntatu eszenatokia eraikitzea .
- Dentsitate homogeneoa mantentzeko testuraren bereizmenak doitzea.
- Erabilera anitzeko testurak sortzea sistemaren memoria optimizatzeko.
- Argiztapen optimizatua sortzeko eskura dauden tresnak erabiltzea.
Edukiak
- Kit desing: Eszenatokiak sortzeko optimizazio Kit sortze prozesua.
- Bashing Kit: diseinatutako Kit bidez eszenatokien eraikuntza
- Texel density: zehaztu testuren dentsitatea kameraren arabera.
- Trim sheet: testuren berrerabiltzeko sistemak.
- Argiztapena Unity-n: aplikazioen errendimendua hobetzeko argiztapen estrategiak (Light mapping ..).
Metodologia
Ikastaroa %100 Online egingo da eta astean bost ordutan banatutako 20 orduko ahalegina eskatzen du (ordubete bideo magistrala, 3 ordu lan pertsonala eta ordubete Online tutoretza) lau asterako.
Moodle plataforma erabiliko dugu. Erabiliko diren materialak bertan egongo dira eskuragarri eta foro bat egongo da galderei erantzuteko. Foro hau posta elektronikoz eta bideokonferentzia bidezko komunikazioarekin osatuko da astero tutoretzarekin ordubetez.
Landutako edukiei buruzko lan praktikoa egitea astero proposatuko da.
Ebaluazioa
Ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Prestakuntza orduen %90 bete.
- Eskatutako lanaren %90 entregatu.
Baldintzak
- EAEko lanbide heziketako zentro bateko irakaslea izatea.
- 3D modelatzeko aplikazio baten ezagutza (Maya, 3DS max, Blender).
- Photoshop bezalako edizio grafikorako tresna ezagutzea gomendatzen da.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako Goi Mailako zikloko irakasleei lehentasuna emango zaie.
- LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
- Azkenik izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2021(e)ko urtarrilaren 25(a).
- Ebazpena:
2021 (e)ko urtarrilaren 26(e)an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan
onartua edo baztertua izan den.- Onartuta izan den pertsonak
matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten
den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz). - Matrikulazio epea: 2021 (e)ko urtarrilaren 27(a).
- Onartuta izan den pertsonak
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.