Gure gizartean eta ondorioz hezkuntzan ere bai, gero eta gehiago dira teknologia digitaletan oinarritzen diren zerbitzuak. Testuinguru honetan kokatzen da Lanbide Heziketako ikastetxeei iritsi zaigun "Eraldaketa Digital Jasangarrirako Heldutasun Eredua". Eraldaketa digitalarekin batera gure funtzionamendua aldatzen joan da: arau berriak sortu ditugu, ohitura berriak, sistema berriak, lanpostu berriak, gailu berriak... Guzti hau jasangarri izan dadin ezinbestekoa da informazio berria nonbait erregistratzea eta mantentzea. Hau da, dokumentazio zabal bat beharrezkoa dugu gero eta haundiagoa den sitema digital hau kudeatzeko. Gaur egun dokumentu-sistemaren konplexutasun maila kontuan hartzekoa da. Ikastaro honetan, ikastetxe bateko zerbitzu digitalen dokumentazioan zer egon behar duen eta nola antola daiteken azalduko dugu.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4.00 | 09-06-2022 | 09:30 – 13:30 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
-
Eraldaketa digitalaren dokumentazioaren ikuspegi oso bat izango duzu
-
Dokumentazio hori antolatzeko eredu bat ezagutuko dugu
Edukiak
-
Heldutasun ereduan aipatzen diren dokumentuak
-
Eraldaketa digitalaren dokumentazioaren ikuspegi osoa
-
Dokumentazio guztia antolatzeko eredu edo prototipoa
Metodologia
Taldeko dinamiken bidez, dokumentazioaren inguruko hausnarketa egingo da.
Eredua aurkeztuko da eta ariketen bidez ereduaren ezagutza sakonagoa landuko da.
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
– Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
Lanbide Heziketako langile izatea
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
– Bultzatzaile digitalek eta azpiegitura digitalen arduradunek lehentasuna izango dute.
– Ikastetxe bakoitzetik gehienez 2 pertsonak partehartzea lehenetsiko da.
– Izen-emate ordena kontuan izango da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2022ko ekainak 6.
Ebazpena: 2022ko ekainaren 7an, izena eman duen pertsonari emailez
jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
Eman izena ikastaro honetan