Gaur egungo gizartean eta lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… Hortaz, gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak dira. LH Euskadiko irakasleek, orain arte egin duten moduan, paper garrantzitsua dute ibilbide horretan: ikasleentzat eredugarri izan behar dute, orain arte erabilitako prozedurak aldatuz eta ikaskuntza eredu aurreratuetara egokituz. Irakasleei aldaketa metodologikoan laguntzeko eta Lanbide Heziketako Ikaskuntza Ereduari ekiteko gaitasun berriak garatzeko asmoz, oinarrizko prestakuntza hau antolatu dugu.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 3.50 | 17-10-2023 | 16:00 - 19:30 | Presentziala |
2 | 3.50 | 24-10-2023 | 16:00 - 19:30 | Presentziala |
3 | 3.50 | 07-11-2023 | 16:00 - 19:30 | Presentziala |
4 | 3.50 | 12-12-2023 | 16:00 - 19:30 | Presentziala |
5 | 3.50 | 23-01-2024 | 16:00 - 19:30 | Presentziala |
6 | 3.50 | 21-11-2023 | 16:00 - 19:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 49.00 |
Konpetentziak
ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du.
Edukiak
Euskadiko Lanbide Heziketako Ereduaren ezaugarriak
Ikaskuntza kolaboratiboa
Eronkak eta 11 pausuak
Eboluziorantz bideratutako ebaluazioa.
Metodologia
Modalitate erdipresentziala.
Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
Formakuntza orduen % 90arekin bete behar da.
Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea
Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
Partehartzaileen hautaketarako ikastetxe bakoitzaren irizpidea kontutan hartuko da, ikastetxe horrek aldaketa metodologikoaren ezarpena aurrera eramateko duen estrategiaren arabera.
Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
Izen-ematea edozein lurraldetan egin ahalko da.
LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
Ikastetxe bereko irakaslegoaren artean izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da, betiere Ikastetxe proiektuaren beharrak errespetatuz.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2023ko urriaren 1a arte.
Ebazpena: 2023ko urriaren 5ean, izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartuta izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin.