Elkar&eKIN formakuntza ekintzailetza ziklo ikuspegitik lantzea nahi duten Fp Euskadiko irakaslegoari zuzenduta dago. Ekintzailetza Euskal Lanbide Heziketako zutabeetako bat da eta gaur egun bai lan merkatuan bai eta bizitzako edozein arlotan pertsonek garatu beharreko gaitasuna da. Formakuntza honen helburua, ekintzailetza ziklo begiradatik lantzea da, ekintzailetza lantzeko erronka bat burutzea eta irakasleak Kultura ekintzailearen inguruan sakontzea, beti ere FP Euskadi ikaskuntza ereduan oinarrituz.

Iraupena: 15.0 ordu
Lekua: CIFP Iurreta LHII,
Edukiera: 25 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 2.50 10-04-2024 15:30 – 18:00 Presentziala
2 2.50 17-04-2024 15:30 – 18:00 Presentziala
3 2.50 08-05-2024 15:30 – 18:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 7.50

Konpetentziak

 

  • FP Euskadi ikaskuntza-ereduaren ezaugarriak ulertzea.

  • Irakasle bezala ekintzailetza garatzea.

  • Ekintzailetza zikloan txertatzea.

Edukiak

 

  • FP Euskadi ikaskuntza-ereduaren lan-ildoak ezagutzea.

  • Ekintzailetza ziklo begiradatik lantzea.

  • Erronka bat diseinatu non ekintzailetza gaitasuna lantzen den.

  • Ziklo berdineko irakasleen arteko lan kolaboratiboa sustatzea.

Metodologia

Metodologia aktibo-kolaboratiboa.

Ebaluazioa

 

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.

  • Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.

Baldintzak

 

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxe bateko irakaslea izatea.

  • Ethazi eredua ezagutzea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

 

  • Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.

  • Izen-emate ordena kontuan hartuko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.