Kurtso honetan elikagai laginetan interesekoak diren hainbat parametro fisikokimiko aztertuko dira (hezetasuna, errautsak, gantza, proteina,azukreak pHa, dentsitatea eta errefrakzio indizea), elikagai industrian zabalduta dauden ekipoak erabiliz.

Iraupena: 20 ordu
Lekua: Tknika, Zamalbide auzoa z/g, 20100 Errenteria
Edukiera: 8 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 4.00 19-05-2022 16:00 – 20:00 Presentziala
2 4.00 24-05-2022 16:00 – 20:00 Presentziala
3 4.00 26-05-2022 16:00 – 20:00 Presentziala
4 4.00 31-05-2022 16:00 – 20:00 Presentziala
5 4.00 02-06-2022 16:00 – 20:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Gaitasun orokorra:

  • Lanbide Heziketako irakasleak elikagai-analisien teknika basikoetan gaitzea ezagutza hau ikasgelara transferitzeko.

Gaitasun espezifikoak:

  • Prozeduretan beharrezkoak diren disoluzioak ezagutu eta prestatzea, ezarritako protokoloei jarraituz.
  • Ekipo aurreratuak erabiltzea elikagaien intereseko parametroak determinatzeko.
  • Elikagai baten hainbat parametro zehazteko teknika grabimetrikoak erabiltzea.
  • Laginak prestatzea hidrolisi eta digestio tekniken bidez dagokion analisirako.
  • Elikagai baten proteina kantitatea kuantifikatzea.
  • Lagin baten gantza erauztea eta elikagaiak duen gantz totala kuantifikatzea.
  • Azukreen determinaziorako metodo entzimatiko bat burutzea UV-ikusgaieko teknika espektofotometrikoak erabiliz.
  • Elikagai industrian esanguratsuak diren parametro fisiko-kimikoak neurtzea: hala nola, pH, dentsitatea eta errefrakzio indizea.
  • Emaitzen tratamendu estatistikoa eta eztaibaida burutzea.

Edukiak

  • Beharrezko materiala eta erreaktiboen prestaketa analisi ezberdinetarako.
  • Dagokion ekipoen erabilera, agroelikadura laborategiko bidezko prozeduren arabera.
  • Hezetasuna eta errautsen determinazioa teknika grabimetrikoen bidez.
  • Elikagai baten proteina kantitatearen determinazioa Kjeldahl metodoa erabiliz (balorazio automatikoarekin).
  • Lagin baten hidrolisi partziala.
  • Soxhlet warm bidezko gantz-erauzketa eta elikagaiaren gantz totalaren kuantifikazioa.
  • Intereseko azukreen kantitatearen neurketa metodo entzimatikoen bidez.
  • pH, dentsitatea eta errefrakzio indizearen neurketa seriean.
  • Kalkuluak, tratamendu estatistikoa eta emaitzen interpretazioa.

Metodologia

Saioak praktikoak izango dira eta Tknikako laborategietan burutuko dira. Bertan, deskribatutako edukiak landuko dira, eta ikasgelan aplikatzeko behar diren baliabideak emango dira.

Hasi aurretik laborategi protokolo idatziak erraztuko dira, hauek saio guztietara ekarri beharko dira praktiken jarraipen egokia burutzeko.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduak bete behar dira, saio presentzialera bertaratuz.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea, agroelikaduran oinarrizkoak diren analisiak emateko interesa duen edozein espezialitatetan.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.