Tailer honen helburua ETHAZI ereduaren barruan ebaluazio-ikuspegian sakontzea da. Ebaluazio ikuspegia lantzen den tailer bakoitzak bere nortasuna izango du, baina, aldi berean, elkarren jarraipena izango da. Beraz, aurreko tailerretan landutako ikaskuntzak landuta izatea aurreikusten da.

Iraupena: 8.0 ordu
Lekua: CIFP IURRETA LHII,
Edukiera: 80 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 2.00 27-11-2023 16:00 - 18:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 6.00

Konpetentziak

  •  ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du

Edukiak

  • Ethazi ereduaren ebaluazio ikuspegia.

  • Ethazi ereduaren barruan ebaluazio diseinuan parte hartzen duten elementuak eta hauen arteko erlazioa

Metodologia

  • Modalitate aurrez aurre.

  • Metodologia aktibo-kolaboratiboa.

Ebaluazioa

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea. 

  • Ikastaroan modu aktiboan parte hartea eta jarduera guztiak entregatzea

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.

  • Ethazi ereduaren ezagutza izatea

Hautaketa irizpideak

 Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, irizpide hauek hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:

  • Parte-hartzaileak hautatzeko, ikastetxe bakoitzaren irizpidea hartuko da kontuan, aldaketa metodologikoa ezartzeko estrategiaren arabera, ikaskuntza koordinatzailaren bitartez

  • Lehentasuna emango zaie Ikaskuntza Koordinatzailearen programan parte hartu duten edo hartzen ari diren ikastetxeei.

  • LHko ikastetxe publikoen eta itunduen arteko orekari eutsiko zaio.

  • Ikastetxe bereko pertsonen artean, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere ikastetxearen metodologia-aldaketarako proiektuaren beharrizanak kontuan hartuta.

  • Gehienez 10 pertsona ikastetxe bakoitzeko eta 2 pertsona heziketa-ziklo/ikastetxe bakoitzeko

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.