Dronetan espektro anitzeko kamerak erabiltzeak aukera ematen du nekazaritza eta baso-inguruneen baldintza begetatibo puntualak zehaztapen dezimetriko batekin zehazteko, beharrezkoa izanez gero. Horrek baso-masen eta laboreen gaineko lanen plangintza egitea ahalbidetzen du, behar bereziak dituzten eremuak zehaztasunez banatuz. Gainera, osasun-arazoak dituzten masen kokalekua hobetuko duten eta afekzioak kuantifikatzea ahalbidetuko duten teknikak aplikatzeak, baso-kudeaketa modernizatzea bultzatuko du, kostuak murriztea eta kudeaketa horri lotutako prozesuen eraginkortasuna nabarmen hobetzea ekarriko du. Bestalde, drone batzuek ezarrita daukaten GNSS hargailu topografikoek aukera ematen dute eskuratutako datuak zehaztasun zentimetrikoz geolokalizatzeko, RTK zuzenketaren bidez denbora errealean, GEOEUSKADIren estazio iraunkorren sarera konektatuta, edo PPKn datuak postprozesatuta. Zehaztasun horrek erraztu egiten du ortofotoplano geolokalizatuak zehaztasun zentimetrikoz egitea eta muga-geruzak sortzea, landa-propietateen katastroko erreferentzia edo jabetza publikoaren mugaketa zehatza hobetzeko. Formakuntza honen bidez, interesa duen irakaslegoa aipatutako teknika hauetan trebatzen hastea da, eta lehen sektorearen barruan teknika hauek erabiltzea lortu nahi da.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4.00 | 09-05-2022 | 16:00 – 20:00 | Presentziala |
2 | 4.00 | 10-05-2022 | 16:00 – 20:00 | Presentziala |
3 | 4.00 | 11-05-2022 | 16:00 – 20:00 | Presentziala |
4 | 3.00 | 12-05-2022 | 16:00 – 19:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Gaitasun orokorra:
-
Lanbide Heziketako irakasleak dronekin jasotako espektro anitzeko datuen bilketaren planifikazioan trebatzea, bai eta, ondoren, basoko eta nekazaritzako aplikazioetan tratatzeko ere.
Gaitasun espezifikoak:
-
Hegaldiak planifikatzea.
-
Espektro anitzeko informazioa antolatzea.
-
Ortomosaikoak, 3D modeloak eta landare-indizeak lortzeko informazioa prozesatzea.
-
Lortutako produktuak interpretatzea eta aztertzea.
Edukiak
-
Teledetekzio-printzipioak.
-
Hegaldien plangintza.
-
Azaleren eta hegaldi-denboraren mugak.
-
Hegaldiaren altuera.
-
Pixel tamaina.
-
Luzetarako eta zeharkako solapeak.
-
Hegaldiaren norabidea.
-
Fotogramak hartzea. Motak.
-
NTRIP konexioak.
-
Kontrol-puntuak.
-
-
Datuen egituraketa.
-
Fotogramen tratamendua.
-
Ortomosaikoak berreraikitzea eta berriro proiektatzea.
-
RTK prozesua.
-
PPK prozesua.
-
Lurrean kontrol-puntuak erabiliz egindako prozesua.
-
-
Puntu-hodei trinkoa berreraikitzea eta berriro proiektatzea.
-
Azalera-ereduak berreraikitzea eta birproiektatzea.
-
Indize-mapak sortzea.
-
-
Indize geruzak eta ortomosaikoak interpretatzea.
-
Azalera-ereduak normalizatzea eta altuera-mapak sortzea.
-
3D berreraikuntzak.
Metodologia
Saioak praktikoak izango dira eta IES Murgia BHIko instalazioetan egingo dira. Horietan, dokumentu honetan deskribatutako edukiak landuko dira, eta ikastaroa behar bezala egiteko beharrezkoak diren baliabideak emango dira.
-
Oharrak: oso komenigarria da informazio geografikoko sistemei buruzko aurretiazko ezagutzak edukitzea.
Ebaluazioa
Ebaluazioa egiteko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
-
-
Ikastaroko prestakuntza-orduak betetzea.
-
Baldintzak
EAEko nekazaritza-sektoreko edo obra zibileko sektoreko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea, eta dronen erabilerarekin zerikusia duten edukiak ikasgelan txertatzeko interesa izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emateen kopuruak eskainitako plazen kopurua gainditzen badu, hautaketa honako irizpide hauek kontuan hartuta egingo da:
-
Inskripzioaren hurrenkera hartuko da kontuan.
-
Ikastetxe bakoitzeko pertsona batek parte hartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2022ko maiatzaren 4a.
Ebazpena: 2022ko maiatzaren 5an jakinaraziko zaio, posta elektronikoz, inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua edo baztertua izan den.
-
Onartua izan den pertsona zuzenean matrikulatua izango da.
Eman izena ikastaro honetan
